Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

Aurtengo inbertsio proiektuak martxan daude Zaldibian

Plaza eraberritu eta Udal eraikin berria, Artxanberriko lokalak eta Mendi-Ondoko aparkalekua dira hiru egitasmoak

Sábado, 29 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:09h

Zaldibiako plaza gaur egungo irudi bat.

Galería Noticia

Zaldibiako plaza gaur egungo irudi bat.

zaldibia- Zaldibiako Udalak aurtengo inbertsioen inguruko informazioa azaleratu berri du. 2017 urte erdia pasata dagoen honetan, hasiera batean urte honetako aurrikusita zeuden inbertsioen atalean hiru proiektu nagusi jarri zituzten, eta dagoneko guztiak hasita daude.

Hasteko, herriko plaza eraberritu eta Udal eraikin berriaren inguruko proiektua hastea jarri zuten mahai gainean, eta lan hori idazteko lehiaketa hasita dago. Arkitektoek haien proposamenak aurkezteko epea irailaren 1erako epea izango dute. Era horretan, plaza osoaren diseinua, bere baitan estalpe bat duela, eta Udal Eraikin berriaren kanpo eta barne diseinua proposatu beharko dituzte. Ondoren, hiruna arkitekto, udal ordezkari eta herritarez osaturiko epaimahaia bilduko da eta bost eguneko erakusketa antolatuko dute, herritar guztiek lanak baloratzeko aukera izan dezaten. Bigarren fasera, gutxienez, hiru proiektu pasako direla jakinarazi du Udalak eta hautatukoen artean, azaroan, bigarren erakusketa baten ondoren, irabazlea nor den emango dute ezagutzera. Hark idatziko du Udaletxe berriaren proiektua.

Artxanberrikoa da bigarren proiektua. Hala, Kultur Etxe zaharra bota aurretik, bertako zerbi-tzuak Udalak Artxanberrin dituenlokaletan egokituko dira: beheko solairuan posta zerbitzua, kulturgune berrirako sarrera, areto nagusia, komuna eta gela bat kokatuko dira, eta goiko solairuan erabilera ani-tzeko sei gela, biltegia eta komunak. “Guztiak ondo insonorizatuta eta egungo irisgarritasun zein larrialdi legeak” betetzen dituela azaldu dute.

Abian jarritako azken egitasmoa Mendi Ondokoa da. Erabilera publikokoa da portal aurreko eremua eta bere egoera kaxkarrak beheko garajeetan eragina zuela esan dute. “Udalak landu eta zuzendu du proiektua eta Goiuri igeltseritzak eskuratu du esleipena. Bizilagunek aislamentuaren kostua beregain hartuko dute, Udalarekin egindako hitzarmen baten ondorioz. Obra amaituta, garajeetarako sarrera-irteerak baimenduko dira, baina bertan aparkatzea debekatuta” egongo dela agertu dute. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902