Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Xeyren egoeran esku hartzea eskatu diote Jaurlaritzari

Urola Kostako EH Bilduren arabera, eskualdeko ehun industrialaren defentsan apostua egin behar da

2017(e)ko uztailaren 28a, ostirala - 06:11etan eguneratua

Zumaia- Zumaiako Xey enpresa bizitzen ari den egoeraren aurrean, Urola Kostako EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari gai honetan sakondu eta esku hartzeko eskatu dio prentsa ohar baten bidez.

Idatzi horretan zehazten dutenez, enpresaren kapitalaren herena Eusko Jaurlaritzaren esku dago, “hau da, herritar guztiona da”. “Hala eta guztiz ere, ez du bilakaera ekonomikoaren jarraipenik egin, ez du informaziorik izan eta, une honetan, ez du gaitasunik taldeak Zumaiako planta ixteko duen asmoa baldintza-tzeko”, adierazi dute.

Koalizioaren arabera, politika ekonomikoak gero eta erabakigune urrunagoak dituzten enpresa handien interesen aldekoak dira: “Enpresetara dirua bideratzen da, baina jarraipenik egin gabe eta maizegi, ikusten ari garenez, gizarteak ordainetan jasotzen duena langabezia eta prekarietatea izaten da. Gure eskualdeko ehun industrialaren defentsan apostua egitea ezinbestekoa da, azken urteotako kolpeez gain Xeyren itxierak gure herrietako industriaren egoeran bueltarik ez duen atzeraldia ekarriko duen beldur baikara”, nabarmendu dute.

Amaitzeko, eskualdeko EH Bilduko kideek elkartasuna adierazi nahi izan diete egoera hau pairatzen ari diren langileei, eta bereziki, “gure eskualdeko herritar direnei”. “Beraien lanpostuen etorkizunaren gaineko ziurgabetasunaz gain, langile askok atzeratutako soldatak dituzte jaso-tzeko. Elkartasunaz gain, aurrera begira beharrezko dutenerako babesa ere eskaini nahi diegu”, esan dute bukatzeko. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902