Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

San Pantaleonek sardinak ekarri ditu

Ohitura den bezala, atzo kuadrillek arraiak erre zituzten sanjuandar guztien gozamenerako

Aitziber Mugaren erreportajea eta argazkia - 2017(e)ko uztailaren 28a, ostirala - 06:11etan eguneratua

Koadrila bat sardinak erretzen.

Koadrila bat sardinak erretzen.

Galería Noticia

Koadrila bat sardinak erretzen.

Koadrila ugari bildu ziren atzo, ohitura den bezala, sardinak erretzera. San Pantaleon eguna arrantzale eguna izaten da eta sanjuandar gehienak arrantzale arropak jantzi zituzten: alkandora urdina edo txuria eta koadrodun zapia lepoan.

Sardinen prestaketa goiz hasi zen. 15.30ean bi arduradun Arizabalo jauregian ikatza eta sardin kaxak hartu zituzten eta kuadrilla bakoi-tza bere txokoan bildu zen sardinak prestatzera, gehienak Santiago plazan eta Bonantza inguruan kokatu ziren.

Arratsaldean, 19.00ak aldera, sardina jatea hasi zen herri osoan zehar. Udalak azpimarratu zuenez, “aurten ere Pasaiako Portuko Agintaritzak (PPA) diruz lagundu du ekintza hau”.

Sardinen prestaketa eta jatea musikaz alaiturik egon zen, Pasai txarangari esker.

Gaua musikarekin hasi zen ere, DJa plazan oraingo eta lehengo kantak ipini baitzituen. 22.30ean etenaldia egin zuen Arrantzaleen danborrada hasi baitzen, Konstan-tzia bandaren laguntzarekin.

Gauerdian musikak Bonantzako txosnetan jarraitu zuen goizeko ordu txikiak arte Bull DJarekin.

Sanjuanek oraindik beste hiru jai egun ditu aurretik. Egitarau osoa, www.pasaia.eus webgunean.

Gaurko egitaraua

18.30. Gure jatorria berreskuratzen: txanelak uretaratzea.

Jarraian. Holi festa Santiago plazan. Animatu eta etorri Bollywoodeko jantziak jantzita.

20.00. Ikuskizuna txosnetan: Mamarro magoa.

Uztailaren 27a arrantzaleen eguna izaten da Donibanen, eta alkandora urdina edo txuria eta koadrodun zapia janzten dituzte herritarrek

23.00. Son pa bailar kubatar musika taldearen emanaldia Bonantzan eta Mojito gaua.

Bihar

10.00. Neska-mutil gazteen pilota-txapelketa frontoian.

Ondoren. Neska-mutilentzako karabina-txapelketa frontoian.

13.30. Haur bazkaria Bixi Bixin.

18.00. Arrantza haur eta gazteentzat Bonantzan.

Ondoren. Askaria plazan.

18.00. Poker txapelketa plazan.

23.00. Kontzertua Bonantzako arkuan: Liher eta John Berkhout.

1.00. DJa txosnetan.

Festa egunak

8

Santiago jaiak ospatzeko, zortzi egunetarako egitaraua prestatu dute, 24tik 31ra. Ekitaldi gehienak igande eta astelehenerako prestatu ditu Jai Batzordeak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902