Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Arte okupazioa Euskal Herriaren bihotzean

Azken Muga proiektuaren baitan, gaur inauguratuko dute Gipuzkoa eta Nafarroa batzen dituen mugan bi hilabetez iraungo duen kultur ekimena

Marta San Sebastianen erreportajea - 2017(e)ko uztailaren 27a, osteguna - 16:16etan eguneratua

Guillermo Olmo eskultoreak Azken Muga proiekturako egindako egurrezko aulki erraldoia.

Guillermo Olmo eskultoreak Azken Muga proiekturako egindako egurrezko aulki erraldoia. (Azken Muga)

Galería Noticia

Guillermo Olmo eskultoreak Azken Muga proiekturako egindako egurrezko aulki erraldoia.

Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko muga bilgune bilakatzeko ahaleginak beste urrats bat emango du gaur. Bedaio (Gipuzkoa) eta Azkarate (Nafarroa) bat egiten duten Zarate inguruan uda honetako kultur proposamena luzatzeko inaugurazio ekitaldia antolatu du Azken Muga proiektuak. Bertan izango dira gaur, 19.00etan, Iñigo Gorostarzu eta Julio Soto bertsolariak, Muthiko Alaiak abesbatza, Kautere Balleta, Udaberri Fanfarrea eta Alaitz eta Mattie.

Gipuzkoako Bedaio, Tolosako auzoa, eta Nafarroako Azkarateko biztanleak hiru kilometrok bana-tzen dituzte. Egun elkarri bizkarra emanda bizi arren, Zarateko gunea historikoki bien arteko topaleku naturala izan da. Historian zehar bi aranetako biztanleen arteko harremana oso estua izan da XX. mendean ibaien norantzan errepide modernoak garatzen hasi ziren arte. Azken Mugak tradizio hori berreskuratu nahi du kulturaren eta artearen bitartez. Gillermo Olmok iaz egindako egurrezko eserleku erraldoia dute ikur.

Zarateko lepoan aulkia jarri dute berriz ere eta aurten arte plastikoak izango dira ikusgai. "Gure artean ia sekula egin gabeko ekintza plastikoak, naturan eginiko eta iraungitze data duten sormenak erakusgai jarri ditugu udan zehar Zarateko pagadian. Zaratetxe eraikinean, berriz, disziplina anitzetako erakusketen egitaraua izango da;bluesa, jazza edo rocka entzuteko toki aproposa da, naturaren erdian, herri musika edo klasikoa, dantza garaikide eta tradizionalaren ondoan", azaldu dute. Aldi baterako arte okupazioa izango da, bi hilabetez luzatuko dena. Gero natura lehen bezala uztea da asmoa.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902