Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kateko festak ospatuko dituzte Idiazabalen

Larunbaterako sagardo dastaketa eta txerri harrapaketa antolatu ditu gazte asanbladak

2017(e)ko uztailaren 27a, osteguna - 06:11etan eguneratua

idiazabal- Uztaila amaitzearekin batera hainbat gunetan ospatzen dituzte San Inazioko jaiak. Idiazabalen hainbat auzo daude, eta horietako bat Kate izenekoa da eta bertan ere ospatzen dituzte. Duela urte dexente Ampo enpresaren parean antolatu ohi zen, baina azkenean lekuz aldatu zen eta duela urte askotatik herrira sartzeko lehenengo bidegurutze eskubitan elkartzen dira herritar eta ingurukoak. Izalgo Gazte Asanblada da antolatzailea eta urtez urte, hutsik egin gabe, hainbat ekintza antola-tzen dituzte. Larunbatean hasiko dituzte ospakizunak, sagardo dastaketarekin. 19.00etan hasita, sagardoa probatzeko aukera egongo da eta bitartean pintxoak erosteko aukera ere eskainiko da. Dudarik gabe, herritar gehiena bildu ohi dituen ekintzetako bat da. Ohiko legez, gau erdian txerri harrapaketa egingo dute. Horretarako eremu itxi bat jarri eta bertan txerriak soltatzen dituzte, normalean, olioa edo grasarekin. Bikoteka parte hartzen da eta parte hartzaileak hankatik lotuta egoten dira, animalia harrapatzea zailagoa izan dadin. Ondoren, kon-tzertuak izango dira. Gatazka eta The Frankys talde idiazabaldarra igoko dira taula gainera.

Igandean, berriz, 15.00etan hasiko da musean parte hartu nahi dutenentzat izen ematea. Ordu erdi beranduago hasiko da eta 17.00etan eta 18.00etan beste lehiaketa batzuekin jarraituko dute: tortila txapelketa, aulki jokoa eta toka, hurrenez hurren. 21.30ean kantu afaria egingo dute eta gau erdian Autobus Magikoa taldeak joko du. Goizalderako, gainera, karaokea ere antolatu dute. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902