Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Manex Martinez Larrarte hondarribiko amuitz outrigger kanoa klubeko presidentea

“Kirol berri bat dakargu baina honi lotuta dauden baloreei ere garrantzia eman nahi diegu”

Duela urtebete hasi zuen ibilbidea Amuitz Outrigger Kanoa Klubak eta 43 urteko Manex Martinez du bere presidente eta proiektu buru.

Xabier Sagarzazu - 2017(e)ko uztailaren 27a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Manex Martínez Larrarte.

Manex Martínez Larrarte. (X.S.)

Galería Noticia

Manex Martínez Larrarte.

Hondarribia- Arrantzale familikoa eta arrantzale izandakoa da Manex Martinez, aspalditik lehorrean dabilen arren. Iazko Santiago Egunean jarri zen martxan Hondarribian piraguismoaren modalitate berri bat ekarri eta finkatu nahi duen Amuitz Klubaren proiektua.

Zer da outrigger kanoa eta nola jakin zenuten honen berri?

-Outrigger kanoa Hawaii eta Polinesiako uharteetako arrantzaleen ontzi tradizionala da. Bere bereizgarria da piragua itxura duen ontziak zabalean egurrezko bi euskarri (iako deiturikoak) eta luzeran, horiei lotuta dagoen ama edo patina dituela, nolabait oreka ematen dioten elementuak. Hawaiien, pedalen bitartez mugitzen den lema izaten du kanoak eta Polinesiako kanoetan, arrauna bera erabiltzen da ontzia gidatzeko. Ni arraunean ibilitakoa naiz eta beti izan dut itsas kiroletarako afizio hori. Iparraldeko Belharra Waterman Club eta Aviron Bayonnais Pirogue elkarteetako jendea ezagutzen nuen eta modalitate hau Bidasoaren alde honetara ekartzeko gogoa izan nuen, berria eta desberdina delako guretzat, eta atzetik dituen antzinako filosofia eta baloreengatik.

Zeintzuk dira balore horiek eta zer garrantzi dute zuentzat?

-Hawaii eta Polinesiako kulturetan oso errotuta dauden betiko baloreak daude outrigger kanoaren atzetik. Ingurugiroa eta naturarekiko errespetua, arrantzaren tradizioa, jasangarritasuna, ondarea babestu eta susta-tzea... Guretzat ere, balore horiek garrantzitsuak dira. Horregatik, Hondarribiko kasura ekarri ditugu helburu horiek. Amuitzen helburua ez da bakarrik kirol berri bat gure artean bultzatzea, baizik eta aldi berean, Hondarribiko historia eta ondarea, bere arrantzale, baserritar eta kaletarren ohiturak babestea eta bertako hizkeraren aberastasuna eta berezitasuna nabarmentzea.

Hortik dator zuen sare sozialetako komunikazioan Hondarribiko hizkera erabiltzea?

-Bai. Gainera, ez dugu hizkera bakarra. Baserritik hirigune historikora eta handik Portua auzora, aldaketa eta ñabardurak ditu hizkerak, eta denak aberatsak eta azpimarragarriak. Euskara da gure hizkuntza nagusia eta aldi berean, nolabait eragina galtzen ari den arrantzale kutsu hori aldarrikatu eta mantendu nahi dugu.

Nola joan dira gauzak Amuitz Outrigger Kanoa Klubaren lehenengo urte honetan?

-Pozik gaude. Elkarte txikia gara eta sustatu nahi dugun kirol modalitatea, ezezaguna askorentzat. Hasi gara orain arte beren kabuz edo Hondarribia Arraun Elkartearen babesean zebiltzan zenbait kirolarirekin surfski modalitateko Euskadiko Kopan lehia-tzen eta gure izena ezagutzera ematen. Portugalen ere izan gara konpetitzen eta udazkenean, Bretainiako Breizh Ocean Race probara ontziren bat eramateko asmoa dugu. Momentuz, surfskian ari gara, baina baditugu dagoeneko bi, hiru eta lau lekutako outrigger kanoak, eta hauek erabiltzen hasi gara. Helburua, pixkanaka modalitate hau bultzatzea da eta Piraguismo Federazioak ere aintzat hartzea bere unean, konpetizioak martxan jarri daitezen eta beste klubek ere modalitate hau lantzea.

“Surfskian lehiatzen hasi gara eta outrigger kanoekin irteeerak antolatzen ere bai”

Aipatu duzu Arraun Elkartean surfeskian zebiltzan kirolariren batzuk zuenganatu dituzuela. Ez al dizue honek arazorik sortu?

-Oso harreman ona daukagu Hondarribia Arraun Elkartearekin,eta bere instalazioak erabiltzen ditugu gure kanoak gordetzeko ere. Ez da inongo arazorik egon eta ez dugu konpeten-tzia egiteko inongo asmorik, ezingo genuke ere gainera, hain txikiak izanik. Justu alderantziz. Arraunzale su-tsuak gara eta Ama Guadalupekoa traineruaren jarraitzaileak. Arraunlariak animatzeko kamiseta eta guzti atera dugu eta!

Non ikusten duzue Amuitz hemendik urtebetera, zeintzuk dira hurrengo helburuak?

-Gazteen artean outrigger kanoa ezagutarazi nahi dugu, eta horretarako, hauentzat zein beste edonorentzat, irteerak antolatzen hasi gara. Urte baten buruan, kirolari eta bazkide gehiago eduki nahiko genituzke. Eta desioa dugu outrigger kanoaren inguruko jardunaldiren bat edo antola-tzeko. Hala egin izatea espero dugu.

Zure Gipuzkoako txokoa. Asturiaga, Higer eta Amuitz uhartearen arteko eremua. Zoragarria da.

Mendia. Jaizkibel, xarma eta misterioduna. Oraindik ezagutzeke daukaguna, itsaso aldean bereziki.

Paisaia. Itsasotik Txingudi badiara sartzean, Hendaiako Tunbiyen (edo Bikien)

Hondartza bat. Hendaiakoa, itsasora zabalik dagoelako, eta Hondarribiko Kai Zaharra, txikitako oroitzapen guztiengatik.

Jai bat. Irailaren 8a. Hondarribiar gehienek bezala, bihotzean daramadan sentimendua da.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902