Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Berriro trikiti doinuen artean

Ainara Saizar aiarrak eta Xabier EtxanizEK mARKINA-xEMEINGO i. HELDUEN TRIKITIXA TXAPELKETA IRABAZI BERRI DUTE

Ane Rotetaren erreportajea eta argazkia - 2017(e)ko uztailaren 26a, asteazkena - 06:10etan eguneratua

Xabier Etxaniz azkoitiarra eta Ainara Saizar aiarra, beren trikiti eta panderoarekin txapelketa irabazi ostean.Xabier Etxaniz azkoitiarra eta Ainara Saizar aiarra, beren trikiti eta panderoarekin txapelketa irabazi ostean.

Xabier Etxaniz azkoitiarra eta Ainara Saizar aiarra, beren trikiti eta panderoarekin txapelketa irabazi ostean. (Ane Roteta)

Galería Noticia

Xabier Etxaniz azkoitiarra eta Ainara Saizar aiarra, beren trikiti eta panderoarekin txapelketa irabazi ostean.Xabier Etxaniz azkoitiarra eta Ainara Saizar aiarra, beren trikiti eta panderoarekin txapelketa irabazi ostean.

Ainara Saizar panderojolea (Aia, 1988) eta Xabier Etxaniz trikitilaria (Azkoitia, 1989) urte askoan dabiltza elkarrekin trikitixa jotzen, baina ia hamar urtean ez dute elkarrekin txapelketa batean parte hartu. Joan den uztailaren 8an, ordea, berriro ere oholtzara igo ziren dena emateko prest eta urte hauetan guztietan trikitixa jotzea ahaztu ez zaiela frogatu zuten eta Markina-Xemeingo I. Helduen Trikitixa Txapelketa irabazi zuten.

Bi gazteek azaldu dutenez, “poz handia” hartu dute txapelketa hau irabaztean eta horrenbeste urteren ondoren, urduritasun handiarekin bizi zutela txapelketa adierazi dute: “Urte askoan egon gara txapelketetan parte hartu gabe, gehienak gazteen txapelketak izaten baitira, eta 18 edo 19 urte genituen arte har genezakeen parte. Hau 22 urtetik gorakoa izan da, urte askoan egin ez dena, eta parte hartu dugunok ez geneukan batak bestearen berririk. Beraz, ez dakizu zer mailatan egongo diren besteak, baina sorpresa izugarria hartu dugu irabaztean. Dena den, esan beharra daukagu ez genuela pentsatzen emaitzarekin. Ondo jo nahi genuen eta gustura gelditu egindakoarekin, besterik ez”.

Panderojole aiarrak zehazten duenez, trikitixa, arin arina eta rantxera jo zituzten.

2004tik aurreraEtxaniz eta Saizar 2004ean ezagutu zuten elkar eta harrezkeroztik dabiltza elkarrekin jotzen eta beraien arteko harreman ona oholtza gainean nabaritzen dela diote: “Trikitixa jotzeko elkartzen gara, noski, baina bestela ere asko egoten gara elkarrekin eta hori azkenean nabaritzen da, oso ondo uler-tzen baitugu elkar”.

Bestalde, trikitixaren egoera eskualdetik eskualdera asko alda-tzen dela uste du azkoitiarrak:“Azkoitia eta Azpeitia inguruan gazte asko daude momentu hauetan kalejiratan edo mugimendu horretan sartuta”. Saizarrek, bere aldetik, Urola Kosta inguruan trikitilaririk ez duela ezagutzen dio: “Nik inguru honetan ez dut gazterik ikusten trikitia jotzen, denak gu baino zaharragoak dira. Agian jendea badago baina ez da txapelketetan ateratzen. Izan daiteke musika taldetan edo horrelakotan jotzea eta horregatik guk ez ezagutzea”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902