Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gazte eta jubilatuen eguna ospatuko dute gaur Villabonako Santio jaietan

Kirola, bazkariak eta emanaldiak izango dira, eta gauean Desira eta Kaotiko taldeen kontzertuak

M.S.S. - Miércoles, 26 de Julio de 2017 - Actualizado a las 12:15h

Aurrera darraite Villabonako Santio jaiak eta egitarauaren baitan, gaur gazteen eta jubilatuen eguna ospatuko dute.

Jeronimo Dultzaina Taldeak alaitutako dianarekin esnatuko dira billabonatarrak 9.00etan. Ondoren, 10.00etan, toka txapelketa izango da Olaederra kiroldegiaren ondoan, Salbadora jubilatuen etxearen eskutik. Horren ostean, 11.00etan, patata tortilla lehiaketa iragarri dute Txermingo ikastola azpian, 11-17 urte bitarteko gaztetxoentzat eta ordu berean jubilatuen eskulanen eta margoen erakusketa ere zabalduko dute Berdura plazan. Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejirak, Loa-tzo musika eskolako txistulariekin bat eginda, bazterrak alaituko ditu 12.30etik aurrera.

Gazte zein jubilatuak mahaiaren inguruan ere bilduko dira eguna behar den bezala ospatzeko. Jubilatuen bazkaria 14.00etan izango da Txermingo ikastolan eta ondoren dantzaldia izango dute Xabier Zubeldia eta bere taldearekin. Gazteek, aldiz, Berdura plazan izango dute, 14.30ean, Onddo Gazte Asanbladaren eskutik.

Arratsaldean, 16.15ean, zunba saio herrikoia izango da Maiatzaren Lehena plazan eta 16.30ean bola tiraldia iragarri dute, haurrentzat, Olaederrako bolatokian.  Ondoren, 17.30ean, gazteen poteo-kalejira izango da Orkestra Nazionalarekin, Erreboteko plazatik. Ordu berean, ur parkea izango da txistulari plazan;18.00etan, pala partidak frontoian eta cycling mini-maratoia Maiatzaren Lehena plazan;20.00etan, Eresargi eta Eresargi Txikiren emanaldia Gurean;eta 23.00etan, Desira eta Kaotiko taldeen emanaldia Erreboteko plazan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902