Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
bertako gaia

Areantzako kanpaiak, dilin-dalan

Kanpai hotsak bizirik daude Aretxabaletako Areantza auzoan. Aintzinako ahitura berreskuratzeko helburuarekin sortutako eskolak hamar urte bete ditu. Urteurrena irailaren 2an ospatuko dute.

2017(e)ko uztailaren 26a, asteazkena - 11:55etan eguneratua

Kanpaiak hitz egiten zuten garaia atzean gelditu da. Asko isildu dira, eta euren hotsak entzuten jarraitzen den lekuetan, gehienak automatikoki ari dira joka. Angelusa eguerdian, Ave Maria iluntzean, jai egunetan, heriotzak eta jaioberriak jakinarazteko, auzokideak biltzeko, suteez ohartarazteko Zalantzarik gabe, abisuren bat emateko kanpai-joleen lana beharrezkoa zen. Baina urteen poderioz, betebehar hori desagertzen joan da. Aspaldi batean komunikabide papera betetzen zuena, gaur egun kulturaren sustraien adierazle da.

Toki askotan, hala ere, gogor dihardute lanean ohitura hau ez galtzeko eta, bide batez, ezkilak jotzeko modu tradizionala gal ez dadin. Adibide on bat Aretxabaletako Areantza auzoan aurki daiteke. Bertako kanpai-jotzaile eskolak hamar urte bete ditu, hasiera batean finkatu zituzten helburuetara heltzeak ematen duen poztasunarekin. "Gutxienez, belaunaldi bat gehiago luzatzea lortu dugu", azpimarratu du Julen Abasolok, eskolako sortzaileetako batek. "Kanpaiak herri bakoitzaren ezaugarri bat dira eta hori mantentzearen aldekoak gara", gaineratu du.

Xede horrekin hasi zuen bere ibilbidea 2007an argia ikusi zuen ekimenak. "Kanpaiak jotzeko eguneroko ardura belaunaldiz belaunaldi pasatu zen Josejoakinenean;honen etxekoak izan dira betidanik auzo honetan kanpai-jotzaileak", kontatu du Abasolok Gorka Madinabeitia auzotarra seinalatuz.

Beraz, jakituria hori jaso eta nolabaiteko jarraipena eman nahian Arientzako kanpai-jole eskola martxan ipini zuten. Horretarako, ikus-entzunezko metodo berritzailea bultzatu zuten, Areantzako ezkilen hizketa, orotara hamabost joaldi desberdinak biltzen dituena. "Juane Madinabeitia zena gure erreferente da, kanpai-jole handia zen eta haren joaldi guztiak graba-tzea erabaki genuen. Arteman enpresaren laguntzarekin karaoke antzeko sistema bat asmatu genuen", azaldu du Abasolok.

Material didaktiko guzti hau DVD formatuan argitaratu zuten. "Izugarri lagundu zigun;geu ere ikasten hasteko abiapuntua zen", nabarmendu du Gorka Madinabeitiak. Honen aitak eta osabak urteetan jo zituzten ezkilak auzoan.

Ukitu gogor eta motelak bereizten ikasi, errepikaren doinua menderatu... Aurreneko urteetako zenbait asmo bete dituzte. "Areantzako joaldiekin batera, leku ezberdinetakoak ere ikasi ditugu", aipatu dute.

Metodo berritzaileaInguruko auzoetako bizilagunak gonbidatu eta hamabi ikasle elkartu ziren hasieran. Gaur egun zortzi bat lagun dira, baina aktiboki lauk parte har-tzen dute: Abasolo eta Madinabeitiarekin batera, Pedro Azkargortak eta Mikel Ortueta gazteak.

DVDko irudiak ordenagailuaren pantailan jarri, eta hortxe biltzen ziren erritmoa aztertu eta errepasa-tzeko. Mahaitik kanpandorrerako jauzia samurtzeko tarteko irtenbidea ere topatu zuten. Modu honetan, burdinazko simulagailu bat jarri zuten elizako atariko arkupean, Areantzako kanpaien neurrikoa, zarata gutxiago egiten duena eta mihien ordezkoak arinagoak dituena.

Trebetasuna eta belarri ona behar omen dira kanpaia ongi jotzen ikasteko. Dena den, "gaitasunen kontua izan arren, bakoitzak bere kanpandorrean du bere lekua", dio Madinabeitiak irribarrez.

Asmatutako metodoak interes handia sortu zuen eta ate asko zabaldu dizkie eskolako kideei. Kanpai-joleen patua gailu elektronikoen hedapenak markatu du, eta ohitura berreskuratzeko lan mardula egin dute Areantzako auzotarrek.

Hamarkada honetan ez dira geldi egon. Bizipen asko izan dituzte eta honek fruituak jasotzeko aukera eman die. Testuinguru honetan eta kanpaia jotzeko modu tradizionalaren alde lan egiteko helburuarekin , aldarrikapenezko kultur ekintza pila antolatu dituzte. Jendaurreko lehen agerraldia 2008ko Otala Zelai egunean egin zuten. Handik hiru urtera, 2011n, hilabete osoko jardunaldiak prestatu zituzten, eta iaz argazki lehiaketa deitu zuten.

Ezkilak jotzea edozein tokitako nortasun agiri da. Areantzakoek bere ezaugarriak dituzte. Hirukoa, Oreirarena, Errogatibak, Errepikak, Letxuga kanpaia... azken hau, ezagunena, eguerdiko kanpaia zen, Santa Kurtzetik Santa Kurtzerakoa, maiatzaren 3tik irailaren 14ra arte dira Aretxabaletako auzo honetan entzuten ziren joaldi batzuk. Horiekin, Euskal Herrian eta kanpoko leku askotan izan dira irakasten zein ikasten. Inguruko auzo eta herrietako jaiez gain, bidai askorekin gozatzeko aukera izan dute: Saguntora lehenengo irteera Valentziara egin zuten bertan afizioa handia baitagoNafarrora, Arabara, Burgosera, Kantabriara, Kataluniara...

"Harreman ugari egin dugu beste hainbat herrietako jendearekin", adierazi du eskolako bultzatzaile den Madinabeitiak. Joandako leku guztietan saiatzen dira kanpandorreak ezagutzen, kanpai-joleekin informazioa trukatu eta harremanak sendo-tzen, eta haien istorioak jasotzen.

Ospakizunak Ostiral guztietan elkartzen dira ordubeteko saioan. "Hasieratik ez dugu huts egin. Gure doinuak jotzen ditugu eta ondoren, berriak, kanpoan entzundakoak eta ikasitakoak", zehaztu du Abasolok.

Aurten elkarte moduan eratu dira eta aurrera begira ere lanean jarrai-tzeko gogoarekin daude. Momentuz, irailaren 2ko ospakizunetan ipinita dute begirada. Hamargarren urtebetetzerako "kanpai-joaldi musikatua edo antzeztua egingo dugu, Areantzan bertan, eta hainbat jole gonbidatuko ditugu", aurreratu du Abasolok.

Orain dela sei urteko esperien-tziak zapore ona utzi zien eta oporren bueltako ekitaldirako zeozer berezia egin nahi dute. "Orduan, Urkuluko bost auzotan batera egin genuen joaldia, Larrinotik guztiak entzuteko. 200 bat lagun elkartu ziren han, asko kanpaien munduarekin inolako zerikusirik ez zutenak", gogoratu du Abasolok.

Madinabeitiaren esanetan, ikuskizun horrek kanpaiek "beste zeregin batzuk" dituztela erakusteko balio izan zuen;"mundu hau beste era batera ulertzeko". Argi du afizioa ez galtzeko zer egin beharko litzatekeen: "Kanpaiek jotzen utzi egin behar zaio jendeari. Horrela, gustua har dezaten, afizioa sortuz".

Ezkilek asko esaten dute, hizkun-tza bat dira. Aretxabaletako eskolako kideak gorde beharrekoa den ondare hau ezagutarazten eta erakusten dabiltza.Edonori irakasteko prest daude.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902