Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

76 itzuli Kutxarekin, aitona Jose Ramonen ohoretan

Xabier Sagarzazuren erreportajea - 2017(e)ko uztailaren 26a, asteazkena - 12:08etan eguneratua

Iazko arrantzaren eta diru-kontuen berri ematea, Jasokunde eta Sagarrondoko parrokiko sakristian.

Iazko arrantzaren eta diru-kontuen berri ematea, Jasokunde eta Sagarrondoko parrokiko sakristian. (X.S.)

Galería Noticia

Iazko arrantzaren eta diru-kontuen berri ematea, Jasokunde eta Sagarrondoko parrokiko sakristian.

Ez da hiriko jai entzutetsuena, ez ezagunena ere Hondarribitik kanpo. Baina hondarribiarrek eta bereziki bere arrantzaleek, biziki maite dute Santiago egunean ospatzen den Kutxa Entregaren jaia.

Egun honetan, bere jatorria XIV. mendean duen Done Pedro Itsas Gizonen Kofradiak, aspaldian kargua uzten zuen abatearen eta sarberriaren arteko botere-aldaketaren erritoa berritzen du. Honen protagonista, buru gainean egurrezko Kutxa eramaten duen emakume gazte bat da, arrantzale familiako alaba bat.

Kutxa honen barruan, erakunde historiko honen erlikiak daude: ekainaren 29 bakoitzeko San Pedro egunean meza nagusia ospatzeko erabiltzen zen kaliza, zilarrezko gurutze bat, zilarrezko ur-ardo ontziak, Clemente VIII aita santuak 1595. urtean Kofradiari emandako bularen dokumentua eta erakundearen kontu eta akta-liburuak.

Irteera, puntuan Atzokoan, Zuriñe Larrarte Docampo, 21 urteko gaztea izan zen Kutxa Entregaren protagonista. Larrarte 18.00etan puntuan atera zen Hermandadetik, soineko eta zapata beltzez eta kolore zuriko xalarekin jantzita, 17 kilo pasatxo pisatzen duen Kutxa buru gainean zuela.

Bere atzetik, segizioaren buru, Norberto Emazabel, Kofradiko Abate Nagusia, Txomin Sagarzazu alkatea eta Arantza Tapia eta Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Kultura arloetako sailburuak..

Musika Bandak, Roig maisuaren Oquendori pasodoblea jo zuen parrokirako bidean eta hango sakristian, Done Pedro Itsas Gizonen Kofradiko idazkari Andres Olaskoagak, iazko urteko kontuen irakurketa egin zuen.

Laburrean, "2016. urtean, aurrekoan baino 13.170 kilo legatz gutxiago hartu ziren;hegaluzeak ostera, gora egin zuen 640.607 kilo gehiago arrantzatuz eta diru-sarreretan 2,83 milioi euro gehituz, enkantean kiloaren batez besteko prezioak 0,18 eurotako igoera izanaren ondorioz;antxoaren arrantzak behera egin zuen 1,2 milioi kilotan, 3,33 milioi gutxiagoko sarrerekin eta prezioan ere kiloko 0,40 euroko jeitsiera pairatuz", azaldu zuen idazkariak..

"Berdelaren arrantzak 347.515 kilotan egin zuen behera, baina diru-sarrerak gora 229.612 euro, prezioa 2015eko 0,52 eurotik, iazko 0,73 eurora igo izanari esker;eta sardinak behera egin zuen kilotan, 3,28 milioitan, eta honekin lortutako diru-sarrerek 2,42 milioiko beherakada izan zuten, prezioek 0,30 euroko igoera izan ostean", borbildu zuen Olaskoagak.

Beherako bideaKontuen berri ematearen ostean, segizioak Hermandadera bueltatzeko bideari ekin zion, oraingoan, Musika Bandak jotzen zuen J.F. Wagnerren Arrano bikoitzaren pean martxaren doinuek lagunduta.

Musika berarekin eta ehunka ikuslek animatuta, Hermandadera iristean, Zuriñe Larrarte, Kutxa buruan zuela itzuliak ematen hasi zen. Azkenean, guztira, 76 izan ziren, "nire aitona Jose Ramon Larrarteren adinaren ohoretan", berak ekitaldia amaitzean azaldu zuenez.

"Oso hunkigarria izan da Kutxa eramatea. Arin sentitu naiz haren pisuarekin eta musikak berak eta jendearen txalo eta animoek asko lagundu didate. Ez dut zamarik nabaritu ere eta itzuliak ematerakoan, eroso sentitu naiz", gaineratu zuen Larrartek.

Sendiko eta lagunen musu eta besarkadak jaso zituen gazteak, "oso harro eta erabat hunkituta" zegoen aitona Jose Ramonenak tartean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902