Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
tolosaldea

Lehertu da festa Villabonan

Odol-emaileek euripean Txupinazoa jaurti ondoren,
gaur ospatuko dute santio egun handia herritarrek

Marta San Sebastianen. erreportajea eta argazkiak - Martes, 25 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Amasa-Villabonako odol-emaileak suziria jaurti ondoren.

Amasa-Villabonako odol-emaileak suziria jaurti ondoren.

Galería Noticia

Amasa-Villabonako odol-emaileak suziria jaurti ondoren.Musikariak txamarrekin atzo, euriaz babesteko.

Jaiak ez du atzera bueltarik Villabonan, nahiz eta euriak bat egin zuen atzo jaien lehen egunarekin. Txupinazoak iragarri zituen sei egunez, San Ignazio egunera arte, luzatuko diren Santio Jaiak. Atzokoaren ondoren, billabonatarrek gaur izango dute jaien egun nagusia, Santio eguna.

Amasa-Villabonako odol-emaileek izan zuten txupinazoa jaurtitzeko ohorea. 35 urte daramatzate lanean eta urte luzez ehunka herritarrek beren borondatez emandako odolarengatik eskerrak eman zituzten. “Gazteei egin nahi diegu deia”, aldarrikatu zuten. Jaien lehen egunean ez ziren faltatu pilota partidak, futbitoko finalak, herri afaria, danborrada eta dantzaldia.

Jaia lehertu ondoren, gaur izango dute egun handia Villabonan. Dianak esnatuko ditu herritarrak 9.00etan, Loatzo musika eskolako txistu taldeak alaituta. Ondoren, 10.30ean, XXXVII. Herri Krosa izango da haurrentzat, Zunbeltz elkarteak antolatuta, eta ordu berean korporazioko kideek Santiago egoitzara bisita egingo dute.

Horren ostean, 12.30ean, buruhandi, ipotx eta erraldoiak aterako dira kalera, Jeronimo Dultzaina Taldearekin. 12.45ean Atari Bizi lehiaketako sariak banatuko dira Erreboteko plazan eta ondoren, 13.00etan, Santio jaietako ekitaldi tradizionalaren ordua iritsiko da;izan ere Oinkari Dantza Taldearen eskutik Soka Dantza izango da Erreboteko plazan, non ohi den moduan udal korporazioak parte hartuko duen. Eguraldi txarrarekin, Bearzana frontoian egingo da ekitaldia.

Arratsaldean ere izango dira ekitaldiak;18.00etan sokamuturra iragarri dute eta 19.45ean perkusio emanaldi ibiltaria izango da Zo-zongó taldearekin Erreboteko plazatik abiatuta. Iluntzean, 22.00etan, Oinkari dantza eskolako kideek emanaldia eskainiko dute Olaederra kiroldegian eta gauerdian dantzaldia izango da Zirkinik Bez taldearen eskutik, Erreboteko plazan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902