Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ugartondo promoziorako izen-ematea zabalik dago

Usurbildarrek ostegunera arte dute epea 92 etxe babestu eskuratzeko eskakizuna aurkezteko

Martes, 25 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:10h

uSURBIL- Usurbilgo Udalak jakinarazi duenez, ostegunean itxiko da Ugartondo eremuan eraiki behar diren 46 etxebizitza tasatu eta babes ofizialeko beste 46 etxebizitza, garaje eta trastelekuak barne, esleipen prozesuan parte hartzeko epea eskabidea eta dokumentazio osoa aurkezteko.

Esleipendunek hainbat baldintza ekonomiko eta pertsonal bete behar dituzte. Esaterako, Usurbilgo udalerrian etenik gabe erroldatuta egon beharko du (egoiliar izanik, gutxienez azken bost urteetan, edota, hala izan ezean, azken hamabost urteetan zortzi urtez erroldatuta egotea). Edo Donostiako udalerrian erroldatua egonik ere, etenik gabe Zubietako egoiliar izatea gutxienez azken bost urteetan, edota, hala izan ezean, azken hamabost urteetan zortzi urtez. Gainera, pertsona edo bizikidetza-unitateko eskabide bakarra onartuko da. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902