Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Hautaketa prozesu berria

Kutxabankek 2017 amaitu aurretik 110 enplegu sortuko ditu

Langile espezialdu berriak sare komertzialean ezezik, zerbitzu zentraletan eta espezialduetan hasiko dira beharrean

D.D. - 2017(e)ko uztailaren 25a, asteartea - 17:45etan eguneratua

Oficina de Kutxabank en Donostia.

Kutxabankeko bulego bat.

Galería Noticia

Oficina de Kutxabank en Donostia.

Kutxabank talentu komertziala, espezialdua eta digitala erakartzeko prozesuan da, eta 2017eko amaierara arte 110 behargin mugagabe kontratatzeko asmoa du.

BILBO. Hautaketa prozesu berria jarriko du abian erakundeak, aurtengo kontratazio plana osatzeko. Inkorporatuko diren langileak Kutxabanken bulego sarean, zerbitzu zentraletan eta espezialduetan hasiko dira beharrean.

Aukeraketa prozesuaren oinarriak eta eskatzen diren profilen xehetasunak www.kutxabanktalent.com web-orrian ikus daitezke.

Eskakizun tekniko berrien ondorioz bestelako langile espezialduak behar dira, hala nola Matematikan edota Injeniaritzan prestakuntza berezia dutenak, ohikoagoak diren Ekonomia eta Enpresa Zientzietako, edo Zuzenbideko tituludunez gain.

Behargin berriei hazkunde profesionalerako eta pertsonalerako aukerak dituen egitasmo batean parte-hartzeko aukera emango die Kutxabankek, etorkizuneko bankan aritzeko eskarmentua ematen duen prestakuntza prozesu berezien bitartez.

42 urteko batez besteko adina eta %58 emakumeak dira Kutxabanken plantilan, eta zerbitzu espezialduak gehituta guztira 4.100 lagun ditu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902