Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Enrike Lacalle | Dantza irakaslea

“Santaneroen dantzak erakusterakoan pazientzia behar da eta serio jartzea. Herri osoa dute begira dantzariek”

Ordiziako koadrila egunean, hilak 28, urtean ezkondu diren bikoteek Santaneroen dantza egingo dute plazan. Enrike La Calle ordiziarra 19 urtez izan da irakaslea.

M. Aranburu - 2017(e)ko uztailaren 24a, astelehena - 06:11etan eguneratua

Enrike Lacalle, dantza irakaslea.

Enrike Lacalle, dantza irakaslea.

Galería Noticia

Enrike Lacalle, dantza irakaslea.

ordizia- 1999. urtean, kasualitatez, Enrike La Calle ordiziarra dantza irakasle moduan hasi zen. Ordiziako jaietako Santaneroen dantzak erakusten aritu da orain arte.

Esperientzia handia duzu Santaneroen dantza erakusten. Nola hasi zinen lan horretan?

-Garai batean Eguren anaiak eta Juanjo García Garate aritzen ziren lan hori egiten. Ni kasualitatez hasi nintzen haiekin, izan ere, dantza egiten urte asko neramatzan lagun ba-tzuk ezkondu eta Santaneroen dan-tzan parte hartuko zutela jakin nuenean. Asko entseatu behar da, normalean, askok ez dutelako dantza egiten edo ez dakitelako eta haiei laguntzeko asmoarekin hasi nin-tzen ni erakusten.

Dantza bat baino gehiago egiten dira Santaneroetan. Zer erakusten zenuten?

-Orduan fandango eta arin-arina ez ziren erakusten, beti bazegoelako norbait bazekiena. Eguren anaiak eta Garcíak aurresku eta atzeskuei erakusten zieten. Lau mutil aukera-tzen zituzten urtero, hain zuzen, bi dantza egiten zuten ofizialak eta beste biak norbaitek mina hartu edo ezin bazuen atera ba esku hutsik ez gelditzeko prestatzen zituztenak.

Ni sartzerako momentuan aipatu zidaten fandango eta arin-arina erakusteko norbait behar zutela eta nik baiezkoa esan nuen.

Aurtengoa egongo ez zaren lehenengo urtea izango da, ezta?

-Egia esan pena pixka bat ematen dit ez egoteak. Hala ere, azken urteetan aldaketa batzuk izan dira. Duela urte batzuk hiru ginen Santaneroen dantza erakusten egoten ginenak. Joseba Juarez dantzaria zen bat eta hura duela urte batzuk hil zen eta ondoren Gurutz Ojanguren ere kidea nuen, baina hiru ume ditu eta beti denbora ezin aterata ibiltzen zen, normala den moduan. Juarez hil zenean biok bakarrik gelditu ginen eta eskerrak ondorengo erreleboa ere hasi zen pixkanaka gai honetan.

Nork hartuko du erreleboa?

-Ordiziako Amets-Bideko dantza taldeak. Konfiantza handia dut haiengan eta ziur oso ondo egingo dutela. Gainera, azken bi urte hauetan nirekin egon dira dantzak erakusten, beraz, badakite zer den egin beharrekoa.

Dantzan ere, irakasle bezala, ia kasualitatez hasi zinen.

-Bai, egia esateko mutilak behar zirelako hasi nintzen dantzan hogei urterekin. Ordura arte inoiz dantza egin gabe nengoen. Normalean dan-tzarako orduan neska gehiago izaten ziren eta mutilak behar zirela komentatu ziguten eta ni hasi egin nintzen.

Urte guzti hauetan zer eman dizu dantzak?

-Asko eman dit. Lagunak, batez ere. Bestela, bidaiatzeko ere aukera eman dit. Egon gara Frantzian, Gales-en, Mallorkan, Alemanian, Eslovenian... dantzari esker Europa erdia ezagu-tzeko aukera izan dut. Eta gainera, beste modu batera ezagutzen dituzu lekuak. Behin, esaterako, eskola bateko lurrean jarri genituen koltxoiak lo egiteko eta ondo joan zen.

Besteei Santaneroen dantzan erakusteak izango ditu alderdi zailak...

-Pazientzia behar da eta baita serio jartzea ere. Jendeari ohartarazi behar zaio non dagoen, azkenean, koadrila egunean, plaza erdian, egin behar da dantza eta ondo egin nahi izaten dute. Ordizia osoa eta ingurukoak begira izaten dituzte dantzariek eta entseatu gabe daudenentzat momentu tentsoa izan daiteke.

Gipuzkoatzen

Mendi bat. Txindoki. Ez du azalpen handirik behar, finean, Txindoki delako esatea nahikoa da. Egunero ikusten dut etxetik eta asko gustatzen zait.

Hondartza bat. Egia esateko ez zait asko gustatzen hondartzara joatea, baina bat aukeratzekotan Donostiako Kontxa.

Festa edo ekitaldi bat. Ordiziarrock jaialdia. Talde eta kontzertu izugarriak izaten dira herrian.

Paisaia bat. Aralar.

Txoko gustokoena. Aralar Lazkaomenditik. Toki oso lasai eta polita da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902