Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Santio-Santanak, gaurtik aurrera Arroagoian

Gaur goizean hasiko da festa txupinazoarekin eta asteazkenera arte festa giroa izango da nagusi

2017(e)ko uztailaren 23a, igandea - 06:11etan eguneratua

Zestoa- Zestoako Arroagoia auzoan Santio-Santana jaiak ospatuko dituzte gaurtik asteazkenera bitartean eta egitarau zabala izango da egunotan.

Gaurko txupinazoarekin emango zaio hasiera jaiei, 11.30ean, eta 12.00etako bizikleta probaren ondoren, mozorro poteoa eta herri bazkaria izango dira. Arratsaldean, berriz, karaokea (16.30) eta apar festa (17.30) izango dira eta herritarren arteko kirolak ere jokatuko dira 19.30etik aurrera. Gauean Kupela taldeak (23.00) eta DJ Pajaritoren emanaldiek girotuko dituzte jaiak.

Bihar astelehena izan arren, zestoarrek izango dute zerekin gozatu eta txikienek Puxka Muxka Zirkusekin Zirko Eskola Txikiarekin gozatzeko aukera izango dute 12.00etan. Bestalde, 18.30etik aurrera astro probak izango dira eta herri afaria Salegi bertsolariak eta trikitilariek girotuko dute. Ondoren, 23.30ean Izer eta Alabierren erromeria izango da goizaldera arte, eta Olaberri DJaren emanaldiarekin (3.00) eta txokolatada eta gaupaseroen argazkiarekin amaituko da eguna (6.00).

Santio Eguna eta Santa Ana Eguna, astearte eta asteazkenean ospatuko dira, hurrenez hurren. Hala, asteartean patata-tortila lehiaketa, sagardo lehiaketa, herri kirol saioa eta Erokomeri taldearen erromeria izango dira, eta asteazkenean, berriz, meza nagusia, hamaiketakoa, ume-jolasak, Gorriti eta bere abereak, argazki proiekzioa eta Irati eta Amets trikitilarien erromeria, besteak beste. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902