Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bihar Pasai Donibaneko Santio jaiak hasiko dira

Txupinazoa Konstantzia bandak eta Itsas Mendi elkarteak botako dute

Aitziber Muga - 2017(e)ko uztailaren 23a, igandea - 06:11etan eguneratua

Pasaia- Bihar Donibaneko Santiago jaiak hasiko dira eta hauekin Pasaiako barruti guztietako festak amaituko dira, santioak baitira herri honetako jai berantiarrenak. Aste oso baterako egitaraua prestatu du Jai Batzordeak eta egunero-egunero ekitaldiak egongo dira.

Aurten Konstantzia banda eta Itsas Mendi elkartea omenduko dituzte beraien urtemugak ospatzen ari direlako eta beraiek arduratuko dira biharko suziria pizteaz eta ikurrina igotzeaz santiagoei hasiera emateko.

Konstantzia bandak aurten 200 urte betetzen ditu eta Euskadiko talde zaharrena dela uste da. Hasiera batean, ordea, ez zen banda bezala sortu, txaranga bat izan baitzen. Aurtengo San Juan jaietan bere historiaren liburua aurkeztu zuten, non pasarte interesgarri asko agertzen diren.

Beren urtemuga ospatzeko hainbat ekitaldi egingo dituzte oporretatik bueltan. Honela, irailaren 30ean banda Donibaneko kaleetatik irtengo da eta udaletxe zaharreraino iritsiko dira. Bertan 1905ean herriko gazteek brodatutako zutoihala ipiniko dute. Argazki erakusketa bat eta oraingo eta kide ohiei omenaldi bat egitea ere pentsatu dute.

Konstantzia bandak ohiturak agintzen dunez, San Inazio egunean aterako da kalera. 9.00etan itsas-dianan parte hartuko du eta ondoren, herriko kaleetan ibiliko da. Amai-tzeko, 11.30ean batelerei desfilean lagunduko diete Meipitik irtenda.

Bestalde, Itsas Mendi elkartea 1967. urtean sortu zen, beraz bere mendi erdia ospatzen ari da. Mendi talde bezala hasi zuen bere ibilbidea, baina berehala bihurtu zen kultur eta kirol elkarte bat. Bere helburuak besteak beste kirola eta euskal kultura suspertzea dira. Gaur egun 360 bazkide inguru dira, adin guztietakoak 18 urtetatik 90 urte bitarte.

Historian zehar ekintza asko egin ditu eta sail ezberdinak izan ditu: dantza, koroa, …, baina orain dituen sailak ondorengoak dira: mendi taldea, kultura taldea, pala taldea, txistu taldea, gastronomi taldea eta musika taldea.

Egun berezi asko daude jai hauetan. Asteartea Santiago eguna da;asteazkena, Santa Ana;osteguna;San Pantaleon;igandea, Ez gaude denok eguna eta astelehena 31, San Inazio. Ohi bezala, Santa Ana egunean habaneren emanaldia egongo da, San Pantaleonen, sardina jatea prestatuko dute koadrilek eta San Inazion batelerak izango dira protagonista.

Biharko egitaraua

17.00. Poteo musikatua Meipitik abiatuta.

18.00. Binakako pala txapelketaren finala frontoian.

19.00. Buruhandiak Meipitik plazara.

20.00. Txupinazoa eta ikurrinaren igoera, Konstantzia Bandaren eta Itsas Mendi elkartearen eskutik, biek ere aurten haien urtemugak ospatzen ari baitira.

Ondoren. ‘Agur’ herrikoia.

Zortzi festa egunetarako egitaraua prestatu dute eta Santa Ana, San Pantaleon eta San Inazio jai egunak ere ospatuko dituzte

Ondoren. Flashmoba plazan.

20.30. Kantaldia txosnetan: Ane, Irati eta Joxe Leon.

21.00. Gazteen afaria plazan.

Ondoren. Elektrotxufla.

1.00. DJa Gaztelu txosnan.

AstearteA

7.30. Diana txistulariekin.

8.00. Sokamuturra Donibane kalean eta Santiago plazan.

10.00. Usakume-tiroa Gaztelutxoko zelaian.

10.30. Gaztelutxoko XXXI. bizikleta igoera.

12.00. Herriko toka-txapelketa.

12.30. Kantujira.

17.30. Mus-txapelketa Meipin.

17.30. Haurrentzat antzerkia.

18.30. Gazteen dantza sueltoko XXVIII. Txapelketa.

20.00. Herri kirolak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902