Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
hondarribiko madalen karrikako jaiak

Xarma bereziko jaiak

nostalgia puntu bat badute, egitaraua xumea da, baina hondarribiko madalen karrikako jaiek, txikiak izanik ere, oso bizirik jarraitzen dute

Xabier Sagarzazuren erreportajea - 2017(e)ko uztailaren 23a, igandea - 06:11etan eguneratua

Madalen Karrikaren ondoko Pisuzarra plazatxoan egin ziren atzo umeentzako jolasak.

Madalen Karrikaren ondoko Pisuzarra plazatxoan egin ziren atzo umeentzako jolasak.

Galería Noticia

Madalen Karrikaren ondoko Pisuzarra plazatxoan egin ziren atzo umeentzako jolasak.

txupinazioa eta auzoaren apainketa, ostiralean. Atzo arratsaldez, buruhandiak, umeentzako jolasak, txokolatada eta gauean, dantzaldia DJarekin eta suzko zezena. Besterik ez dute behar Hondarribiko Madalen Karrikan beraien urteroko jaiak ospatzeko.

Egitaraua xumea da oso, aurrekontua ere bai. Baina hala ere, jai egun honek hondarribiar asko erakartzen ditu, ez bakarrik Portua auzokoak, bisitan dabiltzan turistak ere.

gazteak laneanPolita da ikustea nola Madalen Karrikako jaiak bizirik jarraitzen duen. Txikiek zein helduek ere, gozatu egiten dituzte urtero. Atzo, gehiago, jai bezpera izanik.

Une batean, desagertzeko zorian egon ziren, antolatzaileek errelebo faltarik ez zutelako. Bainazorionez, gazteek hartu dute erreleboa.

“Jai txikia da hau, bereziki umeek gozatzen dutena, baina betidanik ezagutu duguna. Pozgarria da ikustea nola gazteak antolatzeko lanetan sartu diren”, esaten zuen atzo, umeen jolasei begira zegoen 82 urteko Nerea Bastidak.

Biloba txikiak zaintzen ari zen, berriz, 52 urteko Javier Martínez irundarra. “Ezagutzen nituen jai hauek, baina orain etortzen naiz, semea hementxe bizi baita. Bera eta erraina antolaketan aritzen dira lanean, eta gu gaur, umeekin”, esaten zuen irundar honek.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902