Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bertako gaia

Txunpa txunpa, madalenak hemen dira!

Oinez elkarteko kideek piztu zuten atzo Errenteriako madalenetako suziria festei hasiera emateko. Aurretik jai giroan beste lau egun daude, non musika protagonista izango den.

Aitziber Mugaren erreportajea. Javi Colmeneroren argazkiak - 2017(e)ko uztailaren 22a, larunbata - 06:11etan eguneratua

Madalenak

Galería Noticia

Madalenak

Festak eztanda egin zuen atzo Errenterian. Herritarrek beste behin erakutsi zuten beraientzat zein garrantzitsuak diren madalenak.

Ohi bezala, jende mordoa bildu zen Herriko Enparantzan, Zumardian eta ondoko kaleetan txupinazoaren giroa gertutik bizitzeko. Txupinazorako hamar bat minutu falta zirelarik gazteak bata bestea irinarekin eta urarekin zikintzen hasi ziren. Ketchup eta mostaza botila batzuk ere tartean zeuden.

Baina aurtengo omenduak, Oinez elkarteko Amaia Urdampilleta eta Joxin Arregi duela urte batzuk Aitor Albisturrek idatzitako bertsoa abesten hasi zirenean ixiltasuna egin zen.

Inoiz baino anitzagoa eta solidarioagoa izan da aurtengo txupinazoa, txupina pizteaz Urdampilleta arduratu zen, Arregi eta beren etxean aurkitzen diren herri ezberdinetako herritarrek lagunduta.

Txupina lehertuta, musika bandak El Centario pasodoblea jotzen hasi zen eta herritarrek “txunpa txunpa” eta “la, la, la” abesten zuten, salto eta dantza egiten zuten bitartean.

Orain, egitarau oparoa duten beste lau egun gelditzen dira aurretik eta musika protagonista izango da. Mota guztietako doinuak izango dira madalenak girotzen oholtza desberdinetan. Atzo Ken Zazpiren txanda izan zen, gaur Marinah eta Ojos de brujo taldeek joko dute eta datozen egunotan Oihan Vega, La Basu, Willis Drummond, Mojinos Escozíos eta Ruper Ordorika arituko dira.

Bestalde, Udalak adierazi duenez, madalenak jai parekideak eta euskaldunak izatea nahi du. Horretarako, bi kanpaina abian jarri ditu. Alde batetik, Egin keinua! izeneko kanpaina sustatu du aurten ere. Kalean jarri diren saltokietako langileei euskarazko hiztegi labur bat eman zaie bezeroekin oinarrizko elkarrizketa errazteko eta atxiki diren postuek kartel bereizgarri bat dute. Saltzaile batzuei pegatinak ere emango zaizkie.

ParekidetasunaBestalde, Oarsoaldeko Udalek sentsibilizazio-kanpaina jarri dute abian udan jai parekideen alde eta eraso sexisten, homofoboen, xenofoboen eta transfoboen aurka jarduteko.

Abian jarritako kanpaina honen helburuak hauek dira: batetik, errespetuzko jarrerak aldarrikatzea, guztion gozamenerako jaiak izan daitezen, inolako erasorik gabe;eta bestetik, tabernetan, txosnetan eta elkarte gastronomikoetan erasoen aurkako informazioa izatea, nola jokatu behar duten jakiteko. Horretarako, kartelak, protokolo bat, pegatinak etab. sortu dituzte.

Gaurko egitaraua

6.00. Diana Lagunak txarangarekin, Amulleta Danborren Kofradiak lagunduta.

10.30. Parrokiako Batzarraren prozesioa, Udalbatzak lagunduta, Madalena Deunaren Basilikara joango dira , Udal Txistulari taldea, Errenteria Musikal Kultur elkarteko Musika Banda eta Ereintza Dantza taldea lagun dituztela. Santaren irudia herriko Elizaraino eramango dute.

Ondoren. Meza Nagusia Herriko Parrokian izango da, Parrokiako Abesbatzak Garrintzi abesbatza lagun duela.

12.00. Herri kirolak

12.30. Buruhandiak eta erraldoiak herriko kaleetan zehar.

12.30. Musika bandaren kontzertua.

Amaieran, El Centenario Errenteriako erraldoi eta buruhandien konpartsarekin. Foru Plaza.

13.00. Pintxo Marianito Musikatuak. Eneritz Furyaren musika emanaldia eta gilda txapelketa. Euskalgunea.

13.00. XXX. Madalen Sariak banatuko dituzte. Niessen kulturgunea.

16.30. Kirol urbano jaialdia: scooter, skate, parkour, Freerunning-Slackline. Mataderoan (Iztieta).

17.00. XII. Liga KAE2. Erlojupekoa Pasaiako badian.

17.00. ‘Volare Fantasia’ inauteri desfilea, Biteritik Zumardiraino.

17.00. Gazte Gunea. Zezen mekanikoa, quads-ak, bubbleak, zumba eta DJ masterklasak. Txirrita parkea (Patxiku).

17.30-19.30. Munduko jolasak haurrentzat. Foru plaza.

18.00. Jose Antonio Zuloaga XXIII. Memorialaren binakako esku pilotako finalak, hainbat kategoriatan. Sarrera doan. Udal pilotalekua (Fanderia).

18.00-2.00. Indio Rock kontzertuak hainbat lekutan.

18.00. Marsel Magoa. Txintxarri elkartea.

18.00. Danborren jaia. Errenteriako dantzariak, txarangak eta ondorengo haur danborradak: Gabierrota, Alaberga, Telleri Al.de, Agustinak, Koldo Mitxelena, Galtzaraborda, Cristobal de Gamon, Beraungo Jai Batzordea eta Gurutzeren Alabak ikastetxeetakoak. Alaberga plazatik.

19.00. Pintxo-Pote lehiaketa. Agirre Lehendakari plaza.

19.00. Flamenko jaialdia. Xabier Olaskoaga plaza.

19.30. Lagunak txaranga, Amulleta Danborren Kofradiak lagunduta.

19.30. Urezko zezena eta entzierro txikia.

21.00. Pintxo-Pote sari banaketa. Agirre lehendakari plaza

22.00. Afari girotua Pelax eta Telmorekin. Agirre lehendakari plaza.

23.00. Su-artifizialak Pablo Pirotecniaren eskutik.

23.15. Gaueko danborrada.

Jarraian. Zezen suzkoa. Zumardia.

00.00. Disko Festa. Diputazio plaza.

00.00-4.30. 90. hamarkadako musika festa. Xabier Olaskoaga plaza.

1.00. Kontzertua: Marinah-Ojos de Brujo. Zumardia.

1.00. Kontzertuak Hartz eta Nau. Euskalgunea.

3.00. Sardeska. Agirre lehendakari plaza.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902