Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

San Gregorio ermitako erromeria, bihar

Hainbat hamarkadetan tradizioa galdu egin zen, baina iaz, Udalaren laguntzaz, berreskuratu egin zen

2017(e)ko uztailaren 22a, larunbata - 06:11etan eguneratua

beasain- Iaz berreskuratu zuten Beasainen hainbat hamarkadetan galdua egondako Astigarreta auzoko San Gregorio ermitako erromeria. Alabaina, Udal gobernuaren helburu eta konpromezuetako bat izan da hasieratik euskal usadio horren berritzea, eta hala, joan den urtean, baselizak itsura berriturik ospatu zuen antzina galdutako erromeria eguna, eta aurten ospatuko dute aspaldiko tradizio. Azken berrikuntzetan, teilatua, barruko aldarea eta hormak hobetu zituzten.

Beste behin, Astigarreta auzoko bizilagunak izan dira erromeria-egunaren antolatzaileak. 11.30tan txalapartariek emango diote hasi-era jai egunari. Eguerdiko 12.00-etan meza izango da ermitan. Ondoren salda eta pintxoak eskainiko dira bertaratzen direnei eta bitarte horretan Eskisabel anaiek txalaparta saioa eskainiko dute eta jarraian Laja eta Larrañaga trikitilarien txanda izango da. 14.00etan bazkalduko dute eta horretarako bakoitzak berea eraman beharko du. Bazkal ondoren hasiko da erromeria trikitilariekin eta 19.00ak bitartean iraungo du.

San Gregorio ermitaraino iristeko oinez abiatu beharko da Mandubia gaineko aparkalekutik abiatzen den bidea hartuz. Baina Beasaingo Udalak, iaz egin zuen bezala, ibilgailu zerbitzua jarriko du oinez ibiltzeko zailtasunak dituzten guztientzat. Ibilgailuak hartzeko ordua goizeko 11.00etan izango da Mandubia gaineko aparkalekutik. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902