Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bihar Lasarte-Orian artisautza azoka egongo da

49 artisau egongo dira, eskuz egindako gauzak eta baserriko produktuak saltzen

Aitziber Muga - 2017(e)ko uztailaren 22a, larunbata - 06:11etan eguneratua

Baserriko produktuen salmenta Okendo plazan.

Baserriko produktuen salmenta Okendo plazan.

Galería Noticia

Baserriko produktuen salmenta Okendo plazan.

Lasarte-Oria- Bihar Okendo plazan, Lasarte-Oriako Artisautza Azoka tradizionala bisitatzeko aukera izango da. Azokak, 10.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara bitarteko ordutegian, artisauak beren produktuak zuzenean lantzen ikusteko aukera emango du. Ekimen hau Sendoki elkarteak urtero antolatzen du Santa Ana egunaren aurreko igandean. Aurtengoa XXXIII. edizioa da.

Plazan 49 artisauk eskainiko dituzte beren lanak. 25 postu eskuz egindako hainbat gauzakirenak izango dira: bisuteria, egur-tailla, makramea, larrua, esmaltea, kuia-lanparak… Bestalde, 24 postuk hainbat motatako janari-produktuak eskainiko dituzte: kontserbak, postreak, hestebeteak, gazta, eztia...

12.00etan Ramón Roteta sukaldaria omenduko da eta Unai Zabalak egindako aizto berezi bat emango zaio bere ibilbidea goraipatzeko

Horrez gain, udaletxeko arkupeetan, herriko zenbait elkarteren lau erakuskari egongo dira: egur-tailla Zurlanketaren eskutik, Biyak Bat jubilatuen elkarteko eskulanak, Lasarte-Oriako parpailagileen ehozirizko lanak eta Patxi Altunak egindako maketak.

Ohi bezala, 12.00etan, omenaldia egingo da. Aurtengo omendua, azkenaldian oso famatua egin den ETBko No es país para sosos programari esker, Ramón Roteta sukaldaria izango da. Unai Zabala artisauak bere artisau-produkzioko aizto berezi bat entregatuko dio, Rotetaren jardunbidea goraipatzeko. Rotetak urte askoan bere izen berbera zeraman ospe handiko jatetxea gidatu du Hondarribian. Gaur egun itxita dago.

Santanetako ekitaldien barruan, Udalak, Sendokirekin batera, musika-tresna herrikoien erakusketa bat antolatu du Mercero gunean. Erakusketa bihar arte bisitatu ahalko da, 10.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara bitartean. 12.30ean eta 18.30ean bisita gidatuak izango dira. Korporazioak bihar goizeko bisita gidatuan parte hartuko du.

Pala TxapelketaBestalde, Santa Ana egunean bertan, asteazkenean, Santa Ana pintxo lehiaketa, parodia eta XXXVI. Pala Txapelketa izango da. Txapelketaren finalak Loidibarrengo frontoian jokatuko dira, 17.15etik aurrera. Lehenengo lau postuak erabakitzeko bi partida egingo dira. Ondoren, trofeo-banaketa egingo da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902