Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Basarri Sarirako lanak hilaren 31 arte aurkez daitezke

Bertsoen gaia erabat librea izango da eta irailaren 1ean emango dira jakitera bi sarituen izenak

2017(e)ko uztailaren 21a, ostirala - 06:11etan eguneratua

Zarautz- Zarauzko Kultura Sailak Basarri Bertsopaper Sariaren XXXIII. edizioa martxan jarri du euskara suspertu eta bertsogintzari lagundu nahian, eta datorren hilaren 31 arte aurkeztu ahal izango dira lanak.

Sariketaren oinarrietan zehazten denez, bertsopaper bakoi-tzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar ditu, gaiak erabat libreak izango dira eta parte-hartzaileek nahi adina bertsopaper bidal ditzakete. Hori bai, lanek originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dute. Bestalde, lanak makinaz idatzita egon beharko dute, bertsotik bertsora bi lerro zuri utziz.

sariakSariei dagokienez, 1.500 euro eta txapela, eta 1.000 euroko saria eta oroigarria irabaziko dituzte, hurrenez hurren, lehen eta bigarren sarituek. Epaimahaia Zarauzko Udalak izendatuko du, baina aurreko urteko Lizardi Bertso Gazte Sariaren irabazlea izango da kideetako bat. Hala, epaia irailaren 1ean emango da jakitera, Euskal Jaien barnean izango den Bertsolari Gazteen Txapelketaren barruan.

Esan bezala, lanak hilaren 31 arte aurkeztu ahal izango dira, eta horretarako, gutuna honako helbide bidali beharko da: Zarauzko Udala-Kultura Departamentua, Sanz Enea Kultur Etxea, Nafarroa kalea, 22 (20800 Zarautz). Sariketari buruzko informazio gehiago nahi duenak 943 005 120 telefonora deitu ala kultura@zarautz.eus helbidera idatz dezake. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902