Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Musikaz beteko du Igartza bihar, Tenpora taldeak

Igartza Musika programan barnean dagoen Udako Gauak egitasmoko bigarren saioa izango da

2017(e)ko uztailaren 20a, osteguna - 06:11etan eguneratua

beasain- Bihar Igartza berriz ere musikaz beteko da azken aste hauetan gertatu den moduan. Igartza Musika programaren barnean Udako Gauakegitasmoa antolatu dute, eta modu horretan, bihar 22.00etan beste kon-tzertu batez gozatzeko aukera izango da. Oraingoan, Hasier Oleaga, Itsaso Etxebeste, Beñat Barandiaran, Juantxo Zeberio eta Elene Arandiak osaturiko Tenpora taldea igoko da taula gainera. Estreinako aldiz, Itzulika izeneko bigarren diskoko kantuak joko dituzte inguratzen direnentzat Tenpora taldeko kideek. Hamar kantu berri, hamar historio izango dira entzungai Igartzan biharkoan.

Bost musikari hauek 2013ko martxoan elkartu ziren talde soinu sendoaren bilaketa-prozesua abian jartzeko asmoz. Argitaratutako maketa eta lehen diskoarekin, Mundu berria, 2015 kon-tzertuak eskaintzen ibili ziren Tenpora taldekoak, eta horren ostean bigarren lana prestatzeari ekin zioten. Hala, urtebetez kantuak konposatu eta entsea-tzen ibili dira, eta kasu honetan ere, Karlos Linazasoro eta Harkaitz Canoren hitzak lagun izan dituzte. Duela pare bat hilabete hasi ziren bigarren lana grabatzen eta irailean ikusiko du argia Itzulika diskoak.

Egitasmo honen barruan dauden uztaileko azken kontzertua Jimmy Muelles beasaindarrena da. Datorren ostiralean izango da bere txanda eta honek ere azken lanaren aurkezpena egiteko baliatuko du Igartza jauregiko agertokia. Hala, Ladridos de pájaro diskoa aurkeztuko du, 22.00-etan. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902