Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Igandean ospatuko dute Jubilatuen eguna Itziarren

Aurtengoan Goixena etxeko Dolores Osa eta Arrasketa baserriko Antonio Aldalur omenduko dituzte

2017(e)ko uztailaren 20a, osteguna - 06:11etan eguneratua

itziar- Itziarko bizilagunek 1960. hamarkadaz geroztik “urtero eta etenik gabe” ospatu duten Jubilatuen egunaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute datorren igandean. Urtero legez, festa berezi hori Deba eta Itziarko herritar guztien partaidetzari irekita egongo da.

Edonola ere, Itziarko Auzo Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu datorren iganderako, beti ere, “Jubilatuen eguna sendotu eta garai berrietara egokitzeko”.

Jardunaldia abiatzeko meza egongo da (12.30ean) eta horren ondoren Joxe Lizarreta eta Iñigo Olabe bertsolarien saioa, lagun arteko bazkaria eta Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilariekin dantzaldia Salegi jatetxean.

Bazkarirako txartelak igandera arte eskuratu ahalko dira Gure dendan eta Salegin. Bertako jubilatuen-tzako prezioa 15 eurokoa da eta beste guztientzako 30 eurokoa.

Itziartarrek bi herritar omentzen dituzte urtero Jubilatuen egunean eta aurtengoan Goixena etxeko Dolores Osa eta Arrasketa baserriko Antonio Aldalur izango dira. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902