Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Genero indarkeriaren aurkako lanketa

2017(e)ko uztailaren 20a, osteguna - 06:11etan eguneratua

hondarribia- Hondarribiko Udaleko Abotsanitz Herri Batzarraren talde politikoak “hiriko gizarte eragileekin batera genero indarkeriaren aurkako udal protokoloa prestatzeko lanketa” abian jarri duela iragarri du.

Ohar baten bitartez, oposizioko alderdi nagusia den alderdi ezkertiar eta abertzale honek gogora ekarri du nola “Hondarribiko Udalak, 2015eko abenduan, 2016ko aurrekontuetan genero indarkeriaren aurkako protokoloa landu eta egiteko konpromisoarekin diru partida bat sartu zuen”, baina “tamalez, protokolo horren lanketa ez zen 2016. urtean gauzatu eta badirudi 2017. urtea aurrera doan honetan Udaletik ez dela gaia jorratuko”.

Atzerape hau ikusirik, Abotsanitz Herri Batzarrak “lanketa bat jarri du martxan. Honela, Hondarribian genero indarkeriaren kontrako protokoloa izan daitekeenaren zirriborro bat” prestatu dute eta dokumentu hau “herri eragileekin partekatu” nahi dutela adierazi dute, “ekarpenak jaso asmoz eta protokolo berari hobekuntzak gehitzeko”.

urte amaierarakoAbotsanitzen helburua eta nahia orain “Hondarribiko herriak 2017. urtea amaitzerako genero indarkeriaren kontrako protokoloa indarrean edukitzea” litzateke eta hori lortzeko zabaldu dute lanketa hau, “behin herri eragileen ekarpenak jasota, azken dokumentua izango dena mozio bidez Udalean aurkeztu eta Udalbatzaren onespenera eramateko”.

Abotsanitzetik, erabiliko duten genero indarkeriaren aurkako protokolo ereduak Tolosako Udalaren antzeko dokumentua eta Durangoaldean helburu honetarako prestatu zutena ditu oinarritzat, “Hondarribirako baliagarri izan daitezkeenak”. Hauetan, udalez gain, gaian zer esana duten Ertzaintzak, Osakidetzak, garapen agentziek, emakumeen kolektiboak edo Jaurlaritzak parte hartu dute. - X.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902