Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ibilbide “eroso eta atsegina” izango du Kilometroak jaiak

Irailaren 24an Oñatin ospatuko den ikastolen festa lau gunetan banatuko da

Anabel Dominguez - 2017(e)ko uztailaren 20a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Asentzio ermita inguruan, atzo egin zuten zirkuituaren aurkezpenean parte hartu zutenak.

Asentzio ermita inguruan, atzo egin zuten zirkuituaren aurkezpenean parte hartu zutenak. (n.g)

Galería Noticia

Asentzio ermita inguruan, atzo egin zuten zirkuituaren aurkezpenean parte hartu zutenak.

oñati- “Polita, eroso eta atsegina”. Hitz horiekin aurkeztu zuten atzo datorren irailaren 24an Oñatin Kilometroak jaiak eskainiko duen ibilbidea. Bost kilometro inguru izango ditu aurtengo zirkuituak eta 1989koarekin -lehenengo aldiz herrian ospatu zen festa- antzekotasun handiak ditu. “Oinarrian berdina da, baina zenbait toki aldatu ditugu irisgarritasunean irabazteko eta guztiok ingurune eder honetaz gozatu ahal izateko”, adierazi zuten Txantxiku ikastolan prestakuntzekin aritu direnak.

Asentzioko ermita inguruan, Aloñako mendizerra atzean zutela egin zen atzo agerraldia. “Bi arrazoi nagusiengatik elkartu gara hemen, alde batetik, irailaren 24an Asentzion gune bat izango baitugu, eta bestetik, hemendik ikus daitekeen panoramika bikaina gure logoaren inspirazio iturri izan zen orain dela urtebete”, azaldu zuten antolatzaileek.

2017ko Kilometroetako edizioak lau gune nagusi izango ditu. Lehenengoa eta handiena Herriko plazan kokatuko da, bi zatitan banatuta: plaza berak adin guztientzako kontzertu eta ekintzak jasoko ditu, eta pilotalekua haurrei zuzendutako eremua izango da. Honetaz gain, Seguratik etorritako laguntzaileei esker, “kiroldegiko kantxa jantoki bihurtuko da eta Luma Gorrik eskainitako oilaskoa dastatu ahal izango da”, aurreratu zuten.

Bigarren gunea, aldiz, San Martin inguruan egongo da, Haurren hiriaekimenean oinarrituta. “Gaztetxoen-tzako natura abentura parkea eta futbolin erraldoia ipiniko ditugu, besteak beste”, zehaztu zuten antolatzaileek. Hirugarren gunean, Asentzion, eguneko kontzertu aipagarrienak ospatuko dira, eta laugarrenean, Santa Lutziako ermitako eremuan, Erronkako finala jokatuko da eta Gipuzkoako 22 ikastoletatik etorritako taldeak lehiatuko dira.

Santa Lutziatik Berezaoko industrigunerantz joko du ibilbideak. Eroskiko aparkalekuan euskalgintza eta artisauen eszenatokia izango da. Bertatik, Bidebarrieta kaleruntz abiatuta, Herriko plazara iristean zirkuituari bira osoa emango zaio.

Era honetan, ibilbideak bi sarrera izango ditu, biak ala biak plaza nagusira eramango dutenak: kiroldegi parean eta Txaketuako bideguru-tzean. Antolatzaileek aipatu zuten bezala, jai egunean trafiko guztia San Prudentzio biribilgunetik desbideratuko da, eta handik sei parking erraldoi atonduko dira, bakoitza bere autobus zerbitzuarekin Oñatiko erdigunera iristeko.

Ekintza sortaEgunean bertan Olaitturri elkartekoek herriko historia ezagutzeko taularatuko dituen 20 minutuko hiru emanaldiren berri ere eman zuten (Lazarraga parkean, Unibertsitateko klaustroan eta Zumeltzegi dorretxearen aurrean). Honekin batera, Nazioarteko Artzain Txakur lehiaketa ekarri zuten gogora, goizean zehar zirkuituko bigarren gunera gerturatzen direnek txapelketarekin gozatu ahal izango baitute.

Gainera, Gipuzkoako ikastolen jaiaren aurretik eta motorrak berotzen joateko, irailaren lehenengo astebururako mosaiko erraldoi bat egiteko deialdia luzatuko da. Bigarrenerako, ordea, Errealeko nesken partidua jokatuko da Azkoagain futbol zelaian.

Bestalde, Klikmetroak ekimenaren eskutik, Lekaixoka! (aurtengo lema) aritzeko aukera egongo da ibilbide birtualeko metroak eginez. Horretarako, klikmetroak.kilometroak.eus webgunean sartu beharko da, eta metro hori babesten duten enpresa eta elkarteek ekarpen ekonomikoa egingo dute Kilometroak 2017ren alde.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902