Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kultur ondarea ezagutzera emateko aplikazioa sortu dute

Zarauzko Kultur Ondarearen Planaren baitan sortutako tresna berrian zortzi ibilbide ezagutu ahal izango dira

2017(e)ko uztailaren 19a, asteazkena - 06:10etan eguneratua

Mari Jose Larrañaga, Nekane Iribar eta Lucia Cardoso, atzo.

Mari Jose Larrañaga, Nekane Iribar eta Lucia Cardoso, atzo. (n.g)

Galería Noticia

Mari Jose Larrañaga, Nekane Iribar eta Lucia Cardoso, atzo.

Zarautz- Zarauzko Udalak herriko kultur ondarea ezagutzera emateko aplikazioa sortu du eta datorren astetik aurrera egongo da martxan Android mugikorrentzako. Guztira, zortzi ibilbide desberdinez osatuta dago tresna berria.

“2015ean onartu genuen Kultur Ondarearen Plana, eta kultur ondarearen inguruan dugun katalogo eguneratu ondoren, zortzi ibilbide osatu ditugu ondare guztiak ezagu-tzera emateko. Ibilbideak zein interesgarriak diren ikusita eta herriko kultur ondareak duen garrantzia kontuan hartuz, teknologia berriak aprobetxatzea eta aplikazio bat sor-tzea pentsatu genuen”, azaldu zuen atzo Nekane Iribarrek, Kultura zinegotziak.

Hala, Zarauzko Kulturlan Bi eta Aner enpresak osatu dute tresna berria. Lehena informazio guztia osatzeaz arduratu da, eta bigarrenak, berriz, aplikazioa gailu elektronikoentzako garatu du.

Kulturlan Bi enpresako Mari Jose Larrañagak zehaztu zuenez, monumentuak, eskulturak, XIX. mendeko eraikinak, Vista Alegre eta Santa Barbarako inguruak eta Talaimendi inguruko baserri eta ermitak ezagutu ahal izango dira. Bestalde, San Pelaiotik Santa Maria Real elizarainoko leku batzuk eta duna eta Mollarriko kargalekuaren xehetasunak ere aipatuko dira.

“Euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez lortu daiteke aplikazioa, eta zarauztar guztientzat interesgarria izan daiteke. Batzutan uste dugu herria ezagutzen dugula baina sorpresa batzuk hartuko ditugu. Eta kanpotik datozenentzat ezinbesteko tresna iruditzen zaigu”, nabarmendu zuen zinegotziak.

Esan bezala, aplikazioa datorren astetik aurrera egongo da eskuragarri Android gailuentzako;IOSerako, ordea, denbora gehiago beharko dutela esan zuen Aner enpresako Lucia Cardosok.

Aplikazioa deskargatu nahi dutenek turismo bulegoan edota Sanz Enea kultur etxean izango dute eskuragarri horretarako QR kodea. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902