Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ikasgela Ibiltaria, bihar Zumarragako plazan

8-16 urteko gaztetxoek programatzen ikasteko tailerrak doan izango dituzte

2017(e)ko uztailaren 19a, asteazkena - 06:10etan eguneratua

zumarraga- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ikasgela Ibiltaria Zumarragara etorriko da bihar. Ikasgela Ibiltaria autobus bat da. Bertan, 8-16 urteko gaztetxoek programatzen ikasteko tailerrak dituzte, doan: bideo-jokoak, webguneak, Scratch... Autobusa Euskadi plazan egongo da, 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara.

10.00etan programazio tailerra egongo da, 8-12 urtekoentzat. 11.00etatik 12.00etara, adin berekoek Scratch ezagutzeko aukera izango dute. Jolas txikiak programatuko dituzte.

Hirugarren ikastaroa 8-14 urtekoentzat izango da, 12.00etatik 13.00etara. Tresna sinple bat erabiliz, bideo-joko bat sortuko dute. Diseinuan eta programazioan hastapenak egingo dituzte.

13.00etan eta 16.00etan programatzen irakatsiko dute berriro. Bi ikastaro hauek 12-16 urtekoen-tzat izango dira. Beraien lehen programak sortuko dituzte.

17.00etan bigarren bideo-joko ikastaroa emango dute. 18.00etan, berriz, webguneak sortzen irakatsiko dute. 45 minututan gazteek oinarrizko kontzeptuak landuko dituzte, ondoren beraien irudimenarekin nahi duten webgunea sortzeko. Ikastaro hau 12-16 urtekoei zuzendua dago.

Bukatzeko, 19.00etan beste programazio ikastaro bat emango dute. Programazio lengoaia bat eta aldagai bat zer diren eta ordenadore batek erabakiak nola hartzen dituen irakatsiko diete. Tailer hau 14-16 urtekoentzat da.

Ikastaro hauetan parte hartu nahi dutenek, hasi baino 10 minutu lehenago Ikasgela Ibiltarira hurbildu behar dira. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902