Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Joxin Arregi eta Amaia Urdampilleta | Errenteriako madalenetako omenduak

“Errenterian esperantzarako leiho asko irekitzen ari dira gauza askotan eta gu kristal zatitxo bat izan gaitezke”

Oinez elkarteko Joxin Arregik eta Amaia Urdampilletak, kudeatzen duten babes-etxeko zenbait bizilagunekin, madalenetako txupinazoa botako dute

Aitziber Muga - 2017(e)ko uztailaren 19a, asteazkena - 06:10etan eguneratua

Amaia, Kevin, Jeremi, Alisha eta Joxin.

Amaia, Kevin, Jeremi, Alisha eta Joxin.

Galería Noticia

Amaia, Kevin, Jeremi, Alisha eta Joxin.

Errenteria- Ia hamaika urte daramatzate egoera larrian aurkitzen diren pertsonak eta familiak lagun-tzen eta bere etxean hartzen. Udalak esan duenez, dagoeneko ehun pertsona baino gehiago lagundu dituzte, baina Oinezen lana eskerga izan arren, errenteriar gutxik ezagutzen dute talde hau. Beraien lana eskertu eta goraipatzeko, madalenetako omenaldia jaso eta txupinazoa botako dute udaletxeko balkoitik.

Nola hartu zenuten Oinezek aurtengo madalenetako omenaldia jasoko zuela esan zizuetenean?

-Sorpresa handia izan zen. Herri honetan gainera mugimendu handia dago eta guk egiten dugun gauzatxo honen gainean begiak nork jarri zituen ez dakigu. Ez bakarrik begiak jarri, baizik eta omenaldi bat egin. Ilusioz hartu dugu, baina erabat harrituta gaude. Guk esan genien bagenuela lista bat omenaldia merezi zuten izen askorekin, baina ez zuela balio esan ziguten.

Gainera zuen proposamena Udala osatzen duten zinegotzi guztiek bozkatu zuten.

-Guretzat poz handia izan da denak ados egotea. Ahobatez onartuak izatea eta beste proposamenik ez egotea pozgarria izan da. Guretzat oso argi dago omenaldi hau eta proposamen hau ez dela guretzako, baizik eta etxerako.

Nola biziko duzue txupinazoa?

-Guretzat txupinazoa berezia da, baino are bereziagoa bihar udaletxeko pleno aretoan egingo diguten omenaldia. Hor etxean bizi diren pertsona batzuk ordezkari bezala parte hartuko dute: Kongoko Mami eta bere semea Jose, Arabiako Latifa eta bere semea Ismael, Errumuniako Vandana eta bere semea José Darius eta Senegaleko Bacaye eta gero Jeremi eta gu (Amaia eta Joxin). Bakoitzak bere hizkuntzan minutu bateko hitzaldia egingo du eta haurrek euskaraz egingo dute. Honela, Oinez elkartearen argazki bat erakutsi nahi dugu. Gure etxean kultura ezberdinak, erlijio ezberdinak, hizkuntza ezberdinak eta ohitura ezberdinak, bere zailtasun guztiekin, bizi dira, orduan nola ez da posible izango herri anitz batean bizitzea? Eta hori da zabaldu nahi dugun mezua. Gainera, haur guztiek euskaraz egitearekin esan nahi duguna da etorkizunean euskararen hizkun-tzan topatuko garela, nortasuna horrek emango digula. Txupinazoan pertsona berdinak egongo gara udaletxeko balkoian eta orduan ere mezu berdina bidali nahi diogu herriari.

Euskarak ere gizartean eta lagunartean hobeto integratzeko balio du.

“Gure etxean erlijio, hizkuntz, kultura eta ohitura desberdinak daude, orduan zergatik ezin gara herri anitz batean bizi?”

-Kanpotik etorritako ama horiek beren haurrak euskaraz egiten dutela ikusten dutenean, sekulako poza hartzen dute. Gainera haurrak segituan hasten dira euskaraz hitz egiten eta herriko ikastoletan eskolarizatuak daude.

Errenteria herri aproposa al da Oinezek egiten duen lanerako?

-Uste dugu Errenterian momentu honetan esperantzarako leiho asko irekitzen ari direla, gauza askotan. Leiho horren kristal zatitxo bat gu izan gaitezke, baina zati asko daude. Herri honek momentu berezi bat bizi du, benetan pozgarria da Errenterian bizitzea.

Jende asko lagundu duzuen arren, Udalak Oinez izango zela aurtengo omendua erabaki zuenean, jende gutxik ezagutzen duela zuen lana esan zuen.

-Ez gara izkutuan izan, auzoko jendeak ezagutzen gaitu, baina ez gara medioetan atera jendearen errespetoarengatik. Etxea da momentu jakin batean kinka larrian dauden familia batzuk laguntzeko, denbora jakin batean leku bat eta bultzada berezi bat emateko, berriro martxan jartzeko. Horregatik etxe horrek izkutuan egon behar du. Bere etxean daudela sentitu behar dute eta ez instituzio batean. Egon ziren momentu batzuk jende asko jaso genuena leku gehiago genuelako, baina teknikariek esan ziguten gu familia bat izan behar genuela eta ez alberge bat. Beraz, gure etxean hamaika edo hamabi pertsona har-tzen ditugu. Honela familia handi bat gara eta bakoitzak bere bizitzako proiektua erabakitzen du eta guk proiektu horretan laguntzen diegu eta proiektu horretan aurre egin dutenean, beraiek bakarrik jarrai-tzen dute, guk esaten diegu: “Ez duzue gure laguntza behar, oinez hasi zarete”.

Eta nola hartu dute omenaldia?

-Oso ondo hartu dute. Denon artean erabaki dugu nola atera omenaldian eta harritu egin gara denok parte hartu eta atera nahi izan dutelako.

Zuek Oinezen aurpegia zarete, baina herritar askoren laguntza ere jasotzen duzue.

-Gu finko gaude, baina bolondres asko ditugu. Norbaitek medikura joan behar badu, lagunduko duen pertsona bat dugu, etxeko lanetan haurrei laguntzeko ere beste pertsona bat... Bolondres asko ditugu gurekin eta guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu ematen diguten laguntzarengatik.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902