Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Osasuna preziorik onenean’ ekitaldia egingo dute Ordizian

Emanaldi honen bidez osasun publikoa galtzen ari dela erakutsiko du Tirante Plataformak gaurko saioan

2017(e)ko uztailaren 19a, asteazkena - 06:10etan eguneratua

ordizia- Gaur 12.30ean, Medicus Mundi GGKEk Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko 15 udalerritan Osasuna preziorik oneneanizenburuarekin emango duen musika eta an-tzerki ekitaldia izango da Ordiziako Nikolas Lekuona Enparantzan. Hala, osasunaren bueltan sortzen diren auzi eta arazoak ikusteko aukera paregabea izango da gaurkoa.

Lan hori sortu duen eta Euskal Herriko kaleetan hori antzeztuko duen Tirante Plataformak, Medicus Mundirekin adostuta, emanaldi honen bidez “osasun publikoa galtzen ari dela bidegabeko eta desberdina den osasunaren mesederako” azaldu nahi du.

Bide horretatik, GGKEk jarduera horren bidez pertsona guztientzat osasunerako eskubidea erre- klamatzea izango du helburu, izan ere, 16/2012 Errege Dekretua indarrean sartu zenean galdu zen eskubidea eta “gizartearen kolektibo baztertuenetako batzuk osasun publikoaren estalduratik kanpo utzi zituen;adibidez, egoera irregularrean dagoen etorkinen biztanleria”, agertu dute.

Egoera honen aurrean, eta pertsona gehienek osasun publiko eta unibertsalaren sistemari ematen dioten balorazioa kontuan izanda, “herritarrek babestu nahi duten zerbitzu publikoa delako”, Medicus Mundik adierazi du “adi eta zelatan” egon beharra dagoela pertsona guztiek osasun arreta izateko duten eskubideak jasaten dituen mehatxuen aurrean, globalizazioaren, politika neoliberalen eta murrizketen ondorioz arriskuan dagoelako etengabe.

Osasuna preziorik onenean an-tzerki eta musika ekitaldi hori Euskadiko Medicus Mundiren hiru elkarteek gauzatu duten proiektu baten parte bat da eta “Osasun Publi ko eta Unibertsalaren alde. Osasun arreta izateko eskubidean dagoen ekitate-eza” izena du. Egitasmo honen baitan, irailean aurkeztuko du elkarteak “Osasun eskubidearen arriskuak Euskadin. Gizarte ezberdintasunak eta pribatizazio prozesuak osasun sisteman” ikerketa.

Elkarteko kideek gonbita zabaltzen dute gaur Nikolas Lekuona plazara gerturatu eta kale antzerki honetaz gozatzeko, eta era berean, kontura-tzeko benetan zein garrantzitsua den osasun arreta ondo bermatuta izatea. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902