Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Madalenak Cup txapelketa arrakastatsua izan da

250 haur ibili ziren futbolean kantxa puzgarrietan eta ekitaldia 2018an errepikatuko da

2017(e)ko uztailaren 18a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Errenteria- Asteburu honetan jokatu den Madalenak Cup txapelketaren lehen ekitaldiak arrakasta itzela jaso du, antola-tzaileen hitzetan. Aurreikuspen guztiak apurtuz, Koldo Mitxelena plaza lepo beteta egon zen eta, adin guztietako 250 haurretik gora hartu zuten parte.

Muntai berezia medio, antola-tzaileek bi futbol kantxa puzgarri prestatu zituzten, bertan egun osoan zehar goizean hasi eta arratsaldean zehar taldeen arteko kanporaketei ekinez.

Antolakuntza taldeko iturriek adierazi dutenez, lehen ekitaldiak aurreikuspen guztiak apur-tzeak bultzada nabarmena eman dio eta emango dio proiektuari datozen ekitaldiei begira. “Oso pozik gaude Madalenak Cup lehen txapelketaren emaitzarekin, honelako hasierak txapelketaren inguruko proiektuak sendotu eta sustatzen ditu, datozen ekitaldiak helburu”, adierazi dute. “Aukera guztiak zabalik daude: egutegiari dagokionez, txapelketa zabaltzea, kokaleku berriak aztertu…”, esan dute

“Orain balantzea egiteko unea da, zertan hobetu aztertu eta Madalenak Cup ekimenak dituen erronkei erreparatzeko unea, datozen ekimenei begira”, azaldu dute.

EskertzakAzkenik, Madalenak Cupen antolatzaileek, txapelketaren antolakuntzan parte hartu duten bolondres guztien lana biziki eskertu nahi izan dute eta bereziki, bere babes eta lagun-tzarekin, Madalenak Cup antolatu ahal izatea ahalbideratu duten babesle guztiak. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902