Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
EuskalMoji izeneko aplikazio berria

Euskal emotikonoak teklatuan sartzeko aukera ematen duen app berri bat sortu dute

Aplikazio berria jada eskuragarri dago Android eta iOS plataformetan

EUROPA PRESS - 2017(e)ko uztailaren 17a, astelehena - 11:55etan eguneratua

Euskalmoji.

Euskalmoji. (@euskalmoji)

Galería Noticia

Euskalmoji.Llegan los Euskalmojis.Llegan los Euskalmojis.Llegan los Euskalmojis.Llegan los Euskalmojis.Llegan los Euskalmojis.Llegan los Euskalmojis.Llegan los Euskalmojis.Llegan los Euskalmojis.
  • Flecha Ver anterior
  • Flecha Ver siguiente

Azken hiletan, Euskalmoji proiektuan, Roberto Garridok iOS gailuentzako garapena egin du, eta Ivan Petrelek Androiden garapena. Bilboko Tellmewow marketing digitalean espezializatutako agentziak proiektuaren komunikazioa darama.

BILBO. Bilboko lau gaztek sorturiko EuskalMoji izeneko aplikazio berria jada eskuragarri dago Android eta iOS plataformetan. Doako aplikazioa da, euskal emotikonoak teklatuan sartzeko aukera ematen du eta berehalako mezularitzako edozein aplikaziotan (WhatsApp, Telegram eta abar) zein sare sozialetan (Facebook, Twitter, Instagram eta abar) erabili daiteke.

Bere sortzaileek azaldu dutenez, orain argitaratu den lehen bertsioan sei gai desberdinetan elkartutako 60 emotikono desberdin baino gehiago bildu dira: emakumezko edo gizonezko pertsonaiak edota futbol taldeak (Athletic, Real, Alaves, Osasuna eta Eibar).

Beste gai bat Euskal Herriko jaien ingurukoa da (San Fermin, Zeledon, Marijaia, Olentzeroa edo Donostiako Danborrada), eta gastronomiaren kategoria ere garatu da, pintxoaren, taloaren, karolinaren edo kalimotxoaren irudiak islatuz, besteak beste.

Sinbolo tradizionalak ere sartu dira (Ikurrina, eguzkilorea, lauburua, sirimiria, dantzariak) edo euskal adierazpen alai tipikoak (zorionak, aiba la ostia, kaben zotz). Garatzaile taldeak euskal emotikonoen katalogoa handituko du sare sozialen bidez erabiltzaileek bidaltzen dituzten proposamenekin.

Azken hiletan, Euskalmoji proiektuan, Roberto Garridok iOS gailuentzako garapena egin du, eta Ivan Petrelek Androiden garapena. Bilboko Tellmewow marketing digitalean espezializatutako agentziak proiektuaren komunikazioa darama.

"Gaur egun, jendeak bere sare sozialetako emotikonoak erabiltzen ohitu da sentimenduak islatzeko", adierazi du Isabel Liebana Tellmewoweko bazkide eta zuzendariak. Bere iritziz, "Euskal Herrian ditugun tradizio, ikono eta hurbiltasun hori islatzeko emotikono hauek behar genituen".


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902