Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUk gaur hasiko du matrikulazio epea

EP - 2017(e)ko uztailaren 17a, astelehena - 13:10etan eguneratua

Varios estudiantes caminan por el campus de Leioa de la Universidad del País Vasco.

UPV/EHU. (Borja Guerrero)

Galería Noticia

Varios estudiantes caminan por el campus de Leioa de la Universidad del País Vasco.

Euskal Herriko Unibertsitateak matrikulazio epea hasiko du gaur, astelehena, uztailaren 17an, eta egun horretatik aurrera egingo da ikasle berrien matrikula eta lehenengo mailatik gorako ikasleen automatrikula.

BILBO. Lehenengo mailako matrikula ikastegietan egin behar da, eta automatrikula Internet bidez. Batean zein bestean, ikasleek bere hitzordua kontsultatu ahal izango dute larunbat honetatik aurrera, EHUk jakinarazi duenez.

Lehen mailako matrikulari dagokionez, lehenengo deialdian deitutako ikasleak uztailaren 17tik 20ra arte matrikulatuko dira. Bigarren deialdian, lehenengo matrikula aldia bukatutakoan, hutsik geratu diren plazak banatuko dira;hitzorduak uztailaren 22an kontsultatu ahal izango dira, eta matrikulak hilaren 24an egingo dira. Hirugarren deialdiko hitzorduak hilaren 27an ikusi ahal izango dira, eta matrikulak hurrengo egunean egingo dira.

Azkenik, irailean matrikula egiteko beste hiru txanda egongo dira.

Guztira, EHUk lehenengo mailako 8.634 plaza eskainiko ditu 2017-2018 ikasturtean, graduko 86 titulazioetan. 2016-2017 ikasturtean plazen %96 bete zen.

Bestalde, lehenengo mailatik gorako ikasleek automatrikula egingo dute uztailaren 17tik 28ra arte, Internet bidez edo ikastegietan matrikulatzeko beren esku jartzen zaizkien ikasgeletan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902