Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

"Behin nire lekukoa jasoko duena bilatu ostean, lasaitasunez noa"

Egindako lana ondo beteta eta bere buruarekin "pozik", Iparragirrek esker oneko hitzak eskaini zizkion herriari

Domingo, 16 de Julio de 2017 - Actualizado a las 19:01h

Joseba Iparragirre, a lomos del caballo, durante su despedida como general del alarde del Moro.

Joseba Iparragirre, a lomos del caballo, durante su despedida como general del alarde del Moro. (Javi Colmenero)

Galería Noticia

Joseba Iparragirre, a lomos del caballo, durante su despedida como general del alarde del Moro.

Antzuola. Egun hunkigarria bizi izan zuen atzo Joseba Iparragirrek. 18 urteren ostean, buruzagi gisa azkenengoz parte hartu zuen Alardean. Esker oneko hitzak eskaini zizkion herriari jaso zuen omenaldiagatik. "Aspalditik hartutako erabakia da;urte batzuk betetzean nire buruan paper hau uztea pentsatuta nuen. Mairuaren Alardeko postu guztiak dira garrantzitsuak, baina esan behar da buruzagiarenak tentsioa dakarrela lotuta. Beraz, funtzio hau betetzeko prest dagoen pertsona bilatzea ez da horren erraza;behin topatuta, lasaitasunez noa", adierazi zuen Iparragirrek.

Momentuz ez du argi hemendik aurrera nola izango den bere partaidetza Alardean, baina "seguraski modu batean edo bestean, antolakuntzan edo beste eginkizun batzuetan, jarraituko dut. Izan ere, buruzagi ardura jaso baino lehen ere parte hartzen nuen", gaineratu zuen.

Lehenengo pertsonan bizi izan du antzuolar komunitatearen urteroko ohiko autoafirmazio errito nagusiak jaso dituen aldaketak azken urteetan. "Onerako izan dira", baieztatu zuen. "Alardea herriko ondare bat da eta Antzuolakoa berezia da. Kontatzen duen kondairatik haratago, eta beste herrietan gertatzen denarekin alderatuz, hemen emakumeen parte-har-tzea modu naturalean hartzen dugu", ipini zuen adibide bezala Iparragirrek.

Zaldi gainean eman dituen 18 urte hauek esperientzia eman diote, noski;baina horrek ez du esan nahi urtero urduritasun puntu bat ez izatea. Gainera, eguna gertaratu ahala, diskurtsoan buru-belarri lanean ari da Iparragirre. Bere ordezkoari "animoak" ematen dizkio. "Edozer gauzaterako nire laguntza izango du, badaki non nagoen", esan zuen. A.D.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902