Sormena landuko du Alurr Dantza Taldeak

Ibartarrek zabaldu dute eskolan izena emateko epea, matrikulazioa iraila arte egin daitekeen arren

M.S.S. - 2017(e)ko uztailaren 15a, larunbata - 06:11etan eguneratua

Ibarra- Alurr Dantza Taldeak zabalik du ikasturte berrian dan-tza eskolan izena emateko epea, nahiz eta matrikulazioa uztailean, abuztuan eta irailean egin ahal izango den.

Ikasturte berrirako aurreikusten duten berezitasunik handiena umeen sormena eta adierazpena lantzeko helburuarekin hilero izango diren saio bereziak izango dira. “Dantzak erakusteaz gain, beren imajinazioa eta gorputz askapena lantzeko aukera izango dute haurrek”, azaldu dute Alurr Dantza Taldetik. Aurrerago informazio gehiago eskainiko dutela ere esan dute.

Era berean, gogoratu dute dantzan hasi nahi duten ume txikienek iraila amaieran probatzeko egun batzuk izango dituztela “benetan gustuko duten ala ez ikus dezaten”. Haurraren interes pertsonala ebaluatzeko saioak izango dira eta, beraz, ez da bere maila neurtzeko. Irailaren 14an eta 21ean izango dira bi saio hauek, 17.00etan, lokal zaharrean.

Ikasle guztientzat izena emateko eta matrikulazioa egiteko inprimakiak Ibarrako kultur etxean jaso daitezke dagoeneko (943 670 399) eta Alurreko web gunean ere bai (www.alurr.net).

Edozein zalantza argitzeko edo galderak egiteko web gunean kon-tsulta egin daiteke. Gainera, dagoeneko hurrengo ikasturteko ordutegiarekin eguneratuta dago. 635-75 70 48 telefono zenbakira ere deitu daiteke edozein kontsulta egiteko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902