Lezok Gaxuxaren lokala berrituko du

Emakume taldearen egoitzako lanak udaran egingo dira eta 50.000 euro inbertituko dira

A.M. - 2017(e)ko uztailaren 15a, larunbata - 06:11etan eguneratua

Lezo- Lezoko Udalak “herriko taldeen eskari eta beharrei eran-tzuten jarraitzen du”, adierazi du gobernu taldeak;oraingoan Gaxuxa emakume taldearen egoitza da egokituko dena egun dituzten arazoei konponbidea emateko.

Izan ere, Udalarena den lokal honek iragazketa arazoak ditu eta horiei irtenbidea emate aldera ur-isurbide orokorra aztertutako da. Halaber, lokaleko horma guztiak berrituko dira egokitzapen lanak amaitzean emakume taldeak bere jarduna aurrera eramateko eremu egokia izan dezan.

Hobekuntza lan horiek 50.000 euroko kostua izango dute eta udan egingo dira. Beraz, aurtengo udan Gaxuxaren lokala egokitzeaz gain, eskuratu berri duen kultur ekipamenduetarako lokala ere berrituko da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902