Goierri

Lazkaoko San Inazio auzoan urbanizazioa berritzen hasiko dira

Datorren astean hasiko dira 100.000 euro inguruko aurrekontua izango duten obrak

M.A. - 2017(e)ko uztailaren 15a, larunbata - 06:11etan eguneratua

Lazkaoko San Inazio auzoko irudia.

Galería Noticia

Lazkaoko San Inazio auzoko irudia.

Lazkao- Berrikuntzekin jarraitzen du Lazkaok. Azken aldian, hainbat auzotan hasi ditu Lazkaoko Udalak haiek berritzeko eta hobetzeko proiektuak. Kasu honetan, datorren astean, San Inazio auzoaren txanda izango da. Urbanizazioa berritzeko lanak egingo dituzte eta hala, barrualdeko oinezkoen ibilbideak, eta Antzalde aldera ematen duen espaloia berrituko dira. Horrez gain, ur hornidura sarea ere berrituko dutela jakinarazi dute Udaletik.

Lan hauen helburua lazkaotarren bizi maila hobetzea da. Izan ere, zehaztutako eremuan dauden zuhaitzen zainek hainbat espaloi zati altxatu egin dituzte azken denboraldian, eta gune batzuk oinezkoentzako “arriskutsu” daudela azaldu dute, eta lan horiekin lortu nahi dena arrisku horiei “behin betiko irtenbidea” ematea dela ere gaineratu dute.

Lanak Otegi Gaztañaga enpresak egingo ditu, eta aparteko eragozpenik sortzen ez bada, lanen iraupena bi eta hiru hilabete artekoa izatea aurreikusten dute. Obren kostuari dagokionez, 100.000 euro inguruko aurrekontua izango dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902