Goierri

“Alkatea ez da gai Ordiziari gehien komeni zaiona egiteko”

Ordiziako EH Bildu eta Ordizia Orain alderdiek udal gobernuaren jarrera salatu dute

M. Aranburu - 2017(e)ko uztailaren 15a, larunbata - 06:11etan eguneratua

Ordiziako EH Bildu eta Ordizia Orain alderdietako ordezkariak ostegunean, Ordiziako udaletxeko batzar aretoan.

Galería Noticia

Ordiziako EH Bildu eta Ordizia Orain alderdietako ordezkariak ostegunean, Ordiziako udaletxeko batzar aretoan.

Ordizia - Joan den astean Ordiziako Udal Gobernuak, EAJ eta PSE-EE, Plenoan landutako aurrekontuen inguruan esan zuen, “oposizioaren jarrerak ordiziarren etorkizuna baldintzatu eta Ordiziarentzat aukerak eta denbora galarazten” zituela. Oposizioak, EH Bildu eta Ordizia Orain-ek, eran-tzuna eman du “Udal Gobernuak biktimarena egiteko darabiltzan gaien inguruan erantzulea zein den argi eta garbi, datu errealekin erakusteko”.

Ordiziako alkateak, Jose Miguel Santamariak, aurreko astean esan zuen Udalak “aurrekontu gabe jarraitzen” zuela, eta EH Bilduko Adur Ezenarrok honela erantzun zion: “ez dago aurrekonturik ez daukan Udalik, ezinezkoa da. Martxoan iazko aurrekontuak luzatu ziren, haien proposamenak nahikoa babes lortu ez zuelako”. Bi alderdiek salatu zuten Udal Gobernuak ez duela “sekula aurrekontu berri bat aurkeztu”.

Datuez ere mintzatu zen Ezenarro: “inbertsio gehiago onartu genituen eta azkenean, horiek egiteko zegoen diru guztia banatu zen, 1.322.758,30 euro”. Azkeneko Plenoan, bestalde, “mailegu bidez finantzatu daitekeen diru kopuru guztia ere banatu” zela nabarmendu zuen EH Bilduko ordezkariak: “oposizioaren jarrera eraikitzaileari esker udal gobernuak bi milioi euro ditu inbertsioetarako, Ordizian inoiz izan den kopururik altuenetakoa. Iaz baino %68 gehiago”.

proiektuakSantamaria alkateak egindako adierazpenetan nabarmendu zuen oposizioak bi proiektu “atzera” bota zituztela eta horiek Ordiziarentzako “aparteko garrantzia zutela”. Aparkalekua eta plan orokorra dira bi proiektu horiek. Mila Sukia, Ordizia Orain alderdiko ordezkariak, salatu zuen alkateak diola aparkalekua finantzatzeko bi milioi euro lortuko lituzketela, baina diru hori nondik, zergatik eta nola emango dioten ez dakitela: “non daude publikatuta oinarriak? Non dago informazioa? Oraingoz, inon ez”. Gainera, gogora ekarri zuen Ordizian mugikortasunaren inguruan bi azterketa egin direla: “Siadeco eta Endara enpresek egindako ikerketek ondorioztatu dute ez dagoela aparkaleku baten beharra”.

Plan orokorraren inguruan, Ezenarrok hartu zuen hitza: “oposizioak ez dio ezezkorik eman plan orokorrari. Proiektuaren aurrerapena abendutik eginda dago eta Udal Gobernua ez da gai izan Plenora ekartzeko aurrerapen hori”. Hala, berretsi zuen proiektuaren inguruan oposizioak ez dutela ezezkorik esan eta “hausnarketa” bat eskatu zuen oposizioaren izenean, plana nola burutuko den jakin ahal izateko. “Orain da uneak gauzak behar bezala pentsatzeko”, gaineratu zuten.

Ordiziako plan orokor hori nork egin beharko lukeen ere ez dago argi. Udal Gobernuaren iritziz Ordiziako Udalean dauden teknikoek egin beharko lukete, baina oposizioak kanpoko enpresa batek egitea proposatzen du, “merkeagoa delako”. Beasain jarri zuen EH Bilduko ordezkariak adibide moduan, izan ere, bertako plan orokorra egin zuen enpresa bera dute buruan Ordiziako txostena egiteko: “Beasain bezalako herri bateko plan orokorraren prozedura osoa guri kostatuko zaiguna baino askoz gutxiagotik burutuko dute”. Gai honen inguruan ere ez dira ados jar-tzen alderdiak eta Ezenarrok Santamariaren jarrera salatu zuen: “alkate honek berea, berea eta berea baino ez du ikusi nahi eta ez da gai hausnarketa serio bat burutzeko eta Ordiziari gehien komeni zaion erabakiak hartzeko”.

Hala ere, “elkarrekin lan egiteko borondatea” agertu zuen oposizioak, “betiere Udal Gobernuak etika, demokrazia eta gardentasuna errespetatzeko baldintzapean”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902