Landetxeko egitasmoari ekarpenen epea ireki da

Oiartzungo Udalak udaletxean erakusketa informatibo bat zabaldu du herritarrek proiektuaren berri izan dezaten

A.M. - 2017(e)ko uztailaren 14a, ostirala - 06:18etan eguneratua

Oiartzun- Aste honetan, Oiartzungo Udalak Landetxe inguruan, Mendiburu 14 eraikinaren eremuan, erabilera anitzeko udal ekipamendu berriaren egitasmoaren aurkezpen publikoa egin du, proiektua lantzen ari den Astazaldi arkitektura estudioko kideekin batera. Dagoeneko herritarrei ekarpenak egiteko epea zabaldu zaie datorren hilaren 28a arte.

Eremu horretan euskara, kultura eta erretiratuen arloentzako ekipamendua sortzea da asmoa eta horrekin batera, Landetxe plaza biziberritzeko obra integrala da Udalak eskuartean duena.

Mendiburu 14ko eremuan euskara, kultura eta ongizateko arloen beharrei erantzuteko eraikin berria altxa nahi da

Hau dena agertzeko, hilaren 28a arte, erakusketa informatiboa dago udaletxean ikusgai (egunero, 9.00etatik 21.00etara). Gainera, azalpenak ematen egongo dira goizez (11.00etatik 13.00etara) eta arratsaldez (18.30etik 20.30era) egun hauetan: gaur;hilak 18, asteartea;hilak 20, osteguna eta hilak 26, asteazkena.

Orain arte, egitasmoarekin harreman zuzena duten eragile eta erabiltzaileekin lanketa egin da, aurreproiektua diseinatzeko.

Izan ere, maiatza eta ekainean, egoeraren diagnostikoa egiteko, Udalak Kultura, Euskara eta Gizarte-Ongizate arloko udal teknikariekin eta eragileekin elkartu zen (euskalgintza, Gazte Izanak eta an-tzerkia, dantza eta musika arloko eragileak, besteak beste) bakoitzaren beharren informazioa jasotzeko. Landetxeko bizilagunen ordezkariekin ere bildu zen.

Hala ere, Udalak oiartzuar guztiekin partekatu nahi du egitasmoa, aurrera egin ahal izateko. Horregatik, hilaren 28a arte herritarren ekarpenak eta iritziak jaso nahi ditu. Horretarako, bi bide izango dira: batetik, erakusketa informatiboan eta bestetik, Internet bidez (ekarpenak@oiartzun.org).


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902