Hasi dira Nekolalde eta Zazpiturrietako lanak

Beasaingo bi kale horietan berrurbanizazioa eta hobekuntzak egingo dira

M. Aranburu - 2017(e)ko uztailaren 14a, ostirala - 06:18etan eguneratua

Beasaingo Nekolalde kalean irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo dituzte.

Beasaingo Nekolalde kalean irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo dituzte. (N.G.)

Galería Noticia

Beasaingo Nekolalde kalean irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo dituzte.

Beasain- Beasaingo Zazpiturrieta eta Nekolalde kaleetan aste honetan hobekuntzak egiten hasi dira, “irisgarritasuna eta erosotasunaren alde”. Horrela, bi kale horietako lanak uda sasoian Beasainen egin behar diren proiektu nagusienen artean aurkitzen dira.

Nekolaldeko lanekin hasiak daude dagoeneko baina horrekin hasi baino lehen Udalak bertan egin behar ziren hobekuntza aukera guztien azterketa bukatu, egingo diren lanak zehaztu eta bizilagunei jakinarazi dizkie. Aparkalekuen kokapena eta kopurua aldatuko ez badira ere, bestelako hobekuntza lanak burutuko dira batez ere irisgarritasunari dagokionean;hala nola, kale argiztapena, saneamendu eta zerbitzuetako sareak berrituko dira eta zorua asfaltatu eta maila berean jarriko da. Lanek, bost hilabeteko iraupena izango dute eta beraz, urte amaierarako amaituta izatea espero dute.

Udalak esan du hirigintza lanek eragin zuzena dutela pertsonen bizi kalitatean eta horregatik hobetuko dira bi eremu horiek

Zazpiturrieta kalearen berrurbanizazio lanei dagokionez, mendiaren kontrako espaloi zatia kendu eta etxeetan dagoena zabalduko da eta kalea asfaltatzeaz gain saneamendu zerbitzuak berrituko dira. Honela, oinezkoentzako ibilbidea handitu egingo da eta bertatik igarotzeko erosotasuna eta erraztasuna handitu egingo dira. Lanak datorren urteko urtarril ingururako eginda egotea aurreikusten dute.

Bi lanak Otegi-Gaztañaga enpresak burutuko ditu;eta honakoa da aurrekontua: Nekolaldeko lanetarako 362.775,81 euro (BEZa barne) eta Zazpiturrietarako 211.323,86 euro, BEZ gabe.

Kaleak herritarren beharretara egokitzeko helburua du Udalak eta horregatik, atzemandako beharrei erreparatuz, lehentasuna zuten tokietan jarri du begia Udal Gobernuak. “Irisgarritasuna, saneamendu zerbitzuen berritzea eta azken batean pertsonen bizi kalitatean eragin zuzena dute hirigintza lanek”, nabarmendu dute.

Bestalde, uztailaren 17an kaleak asfaltatzeari ekingo diote eta honakoak asfaltatuko dira: Mariarats kalea, Esteban Lasa kalea (3, 5, 2C, 2A), Andra Mari kalea (9, 11, 13, eta La Salle aurreko plataforma), Joan Iturralde kalea (11, 5, 7), Erauskin 10a, Andre Mari 53a, Zaldizurreta (1, 3, 5, 7 eta 11, 13, 15, 17 blokeak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902