Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Errekortarien saioa hilaren 25ean jokatuko da Azpeitian

Numeratu gabeko sarrerak ohiko tabernetan salgai daude eta numeratutakoak bihar hasiko dira saltzen

J.L. - 2017(e)ko uztailaren 13a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Azpeitia- Zezen Beltz elkarteak eta Toropasion enpresak elkarlanean antolatzen duten errekortarien txapelketa hilaren 25ean jokatuko da aurten (18.30ean) Azpeitiko zezen plazan.

Antolatzaileek sarreren salmentarekin hasi dira jada eta interesatuek dagoeneko eros ditzakete “numeratu gabekoak” ohiko tabernetan eta 15 eurotan (10 euro 5 eta 14 urte artekoentzat).

Numeratutakoak, berriz, bihartik aurrera erosi ahalko dira udaletxe azpian.

Hilaren 14, 21 eta 24an sarrera hauek (prezioa 18 eta 20 euro artekoa da) 18.30etik 20.30era bitartean salduko dira eta hilaren 15, 22 eta 25ean, aldiz, 12.00etatik 14.00etara bitartean.

0-4 urte artekoek ez dute ordaindu beharrik, baina heldu baten magalean egon beharko dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902