Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lau egunez Karmenak Alegian

Ikastolako sortzaileak arduratuko dira gaur arratsaldean txupinazoa jaurtitzeaz 50. urteurrenean

Marta San Sebastianen erreportajea - 2017(e)ko uztailaren 13a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Txupinazoaren jaurtiketa, iaz Alegiako plazan.

Txupinazoaren jaurtiketa, iaz Alegiako plazan. (Ibon Azpilikueta)

Galería Noticia

Txupinazoaren jaurtiketa, iaz Alegiako plazan.

Alegiarrek urte luzez itxarondako jaiak hemen dira. Gaur jaurtiko dute txupinazoa ikastolako sortzaileek, izan ere 50. urteurreneko ospakizunetan murgildurik dabiltza eta jaietan ere protagonismo berezia izango dute. Gaztetxeak antolatutako Bibalabirjen jaiak asteazkenean hasi ziren eta igandera arte, beraz, ez da asper-tzeko astirik izango Alegian.

Karmengo Amaren eguna igandera arte ospatuko ez bada ere, festarako aitzakia ez da faltako. Gaur txupinazoa 19.00etan jaurtiko dute eta txintxarriaren jaitsierak iragarriko du jaien hasiera. Aurretik, hala ere, futbitoko finala eta kartel lehiaketako parte hartzaileen marrazkien erakusketa izango dira. Motorrak bero-tzeko Ordiziako erraldoi eta buruhandien bisita ere izango dute Alegian eta haiekin izango dira kalez kale herriko txistulariak, Loatzo musika eskolako trikitilariak eta Giroarte dultzaina taldea.

Emanaldi berezia

Egitarauaren baitan, aipatzekoa da larunbatean Alegiako Txintxarri abesbatzak Erramun Martikorena abeslariarekin batera eskainiko duen emanaldi berezia. Euskal doinuak izango dira nagusi Elizpe zine aretoan 22.30etik aurrera eskainiko den saioan. Mariaje Rekondo herritarra izango du pianoan laguntzaile abesbatzak abesti batzuetan.

Ez da kantari baigorriarrarekin abesten duten lehen aldia;iaz, Orendaingo elizan abestu zuten bertako Udalaren ekimenez, herriko festetan. Orduko esperientzia “aberatsa eta baikorra” izan zen, eta hori dela eta, Alegiako abeslariek emanaldia errepikatzea erabaki dute, baina kasu honetan Alegian antolatu dute kontzertua. Emanaldia doan izango da, baina areto ingurura garaiz joatea komeni da, eserlekua ziurtatzeko txartela eskuratzeko.

Era berean, urteroko ohiturari eutsiko dio Txintxarri abesbatzak, eta Karmen bezperan, 19.45ean, Pedro Joxe Iguain alegiarrak konposatutako Salve regina abestuko du Joan Bataiatzailea Deunaren elizan. Horrez gain, Karmen eguneko meza nagusian abestuko dute 11.15ean. Besteak beste, Alegian hainbat urtez apaiz egon zen Lukas Guridi azpeitiarraren Flos Carmeli mezatik Gloria abestuko dute.

Egitaraua, gaur

17.00. Futbitoko finala, Santos Torneoa (haurrak).

18.30. Kartel lehiaketan parte hartu duten marrazkien erakusketa udaletxeko arkupetan.

18.30. Ordiziako erraldoi eta buruhandi, herriko txistulari, Loatzo musika eskolako trikitilari eta Giroarte dultzaina taldeekin kalejira Larraitz auzotik plazaraino.

19.00.Txupinazoa Alegiako Ikastolaren sortzaileen eskutik, 50. urteurrenean. Jarraian, txintxarriaren jaitsiera egingo da, jaien hasiera iragartzeko. Txupinazoaren aurretik kontzentrazioa izango da Euskal preso eta iheslariak etxera lemapean.

19.30.Loatzo Musika Eskolako txaranga kalez kale ibiliko da.

21.00. Zahagiardoa plazan.

22.00. Sutarri dantza taldearen emanaldia plazan. Ondoren, erromeria Elustondo anai-arrebekin goizeko ordubiak arte.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902