Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
bertako gaia

Mitologiaren gaua

Lamiak, jentil erraldoiak, Torto, izaki magikoa... horiek guztiak elkartuko dira larunbat honetan Ataunen, izan ere, VI. Gau Ibilaldi Mitologikoa egingo dute zazpi antzezlan berri eskainiz.

M. Aranbururen erreportajea - 2017(e)ko uztailaren 13a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Iazko Gau Ibilaldi Mitologikoako pasarte batean, lamiak erreka inguruan agertzen dira eserita.

Iazko Gau Ibilaldi Mitologikoako pasarte batean, lamiak erreka inguruan agertzen dira eserita. (N.G)

Galería Noticia

Iazko Gau Ibilaldi Mitologikoako pasarte batean, lamiak erreka inguruan agertzen dira eserita.

Gauak betidanik izan du magia puntu bat eta nola ez, misterioari ere lotuta egoten da. Isiltasuna eta iluntasunaren artean sortzen den sinergian egon liteke gakoa, nahiz eta ilunetan argitasunik ere izaten den, eta, era berean, isiltasunean hotsa. Atzera begirakada bat egiteko ere balio izaten du gauak, garai bateko kontuak burura ekarri eta horien inguruan hausnartzeko tartea emanez. Larunbatean, berriz ere iluntasunean argi izpiak piztuko dituzte Ataungo bihotzean eta garai bateko ipuin eta kondaira harrigarriek hartuko dute herria eta herri inguruko guneak. Duela sei urtetik Gau Ibilaldi Mitologikoa antolatzen du Jentilbaratza Kultur Elkarteak eta urtez urte sona handia hartzen joan den ekintza da. Datuei erreparatuz, urtero ia mila lagun elkartzen dira herri txiki baina historia handiko honetan.

Elkarteak aurtengo ediziorako Gaua Gauekoentzatlana prestatu dute. “Antzerki guztiak berriak dira. Beti saiatzen gara ez errepikatzen eta zerbait berria ekartzen”, azaldu du Santi Etxeberria, Jentilbaratza elkarteko kideak. “Orain arte Barandiaranen ipuinak interpretatu izan ditugu, baina aurtengoan Joxe Arratibelen bat ere sartu dugu. Hura Ataungo apaiza izan zen eta liburu bat baino gehiago argitaratu izan ditu”, nabarmendu du Etxeberriak. Horrez gain, beste pasarte berezi bat ere izango da: “Barandiaran, Eguren eta Aranzadi Ataunen elkartu ziren Aralarko lehen indusketak egiteko. Erremedioko bainuetxean juntatu ziren eta horren errepresentazioa ere ikusgai izango da”, gehitu du.

Izan ere, guztira, zazpi antzezlan egingo dituzte ibilaldi guztian zehar, aipaturiko Joxe Arratibelen ipuinak eta Erremedioko bainuetxekoa eta gainerakoak honakoak izango dira: Barandiaran gure arima, Zegamarrak eta ataundarrak tekelan, Marixor eta sorgiñek, Izugarrien ipuina eta bukaerakoa. Horiez gain, beste hainbat pertsonaia eta izaki harrigarri gertutik ikusteko aukera ere eskaintzen du gaueko ibilaldi mitologikoak, besteak beste, lamiak, jentil erraldoiak, Torto eta San Martin txiki eta Marimunduko izakiak.

ataungo bihotzeanEra horretan, euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango dituzte lagun ibilbidean eta garai bateko herri-bidean zehar denez ikuskizuna, oinez egiten da bidea. Barandiaran Museotik abiatuko dira eta 19.00etatik 20.30-era zabalik egongo da eta bisita gidatuak ere egingo dituzte errotara eta errotatxoko zerrategira. Ondoren, bi taldetan abiatuko dira ibilaldia egitera eta gauaren magian murgiltzera. Gainera, aurrez izenik ere eman beharrik ez dago, bertara ingura-tzearekin nahikoa da saio berezi honetan parte hartzeko. Elkartetik agertu dute adin guztietako pertsonentzako moduko ekintza dela eta deialdia ere zabaldu nahi izan dute.

Urtero jendetza bildu ohi da eta horregatik egiten dute bi txandatan. Hala, aurrenekoa 20.30ean aterako da eta bigarrena 21.00etan. Horrez gain, autobus zerbitzua ere martxan egongo da San Martin auzotik San Gregoriora igo ahal izateko. 19.00ak inguruan hasiko da martxan zerbi-tzu hau. Era berean, behin ibilaldia amaituta, autoa San Gregorion utzi duenari autoaren bila joateko aukera ere emango zaio. Era berean, magiaz beteriko ekitaldiaren hasieran eta amaieran jatekoa ere banatuko dute.

Bidean zehar, Ataungo leku garrantzitsu eta nabarmen batzuetatik pasako dira, hala nola, Sara etxea, Perune-zaharra baserria, eta horiez gain beste hainbat leku ikusiko dituzte, azkenean, San Martingo eliza parera iristeko. Horrela, hiru kilometroko ibilaldi harrigarria eta sorpresaz betea aurkituko dute inguratzen direnek, beti ere naturarekin harremanetan izanik.

euskal ipuinen garrantziaErrotuta dago erabat Ataunen ekintza hau eta horregatik herritarren parte-hartzea beti izan ohi da handia. Santi Etxeberria-ren ustez: “Guztira 120-150 pertsona inguru ibiliko gara lanean guztia ondo atera dadin, dela antzezten, mokadutxoa prestatzen, antzerkirako muntaia egiten... herriaren babes handia dugu”. Ataundarrak jabetuta daude zeinen garrantzia handia duen Euskal Herriko mitologiari heltzeak eta hala azaldu du taldekideak: “ipuin eta euskal mitoen mundua guk ez badugu zaintzen inork ez du egingo”. Hala, gaur egungo guraso eta aitona-amonentzat ere badu mezua: “haurrei kanpoko ipuinak erakustea baino, hobe da hemengoak erakustea. Erraza da Edurnezurieta horrelakoak kontatzea, baina ez gara ohartzean Euskal Herriak ere badaudela ipuin ugari, jasoak eta argitaratuak eta horiei heldu beharko geniekeela uste dut”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902