Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Global Training bekak lortzeko izena emateko epea ostiralean amaituko da

Bekak goi mailako ikasketak dituzten 30 urtetik beherako gazteei bideratuta daude

EP - 2017(e)ko uztailaren 13a, osteguna - 10:46etan eguneratua

Global Training beka lortzeko izena emateko epea ostiralean amaituko da.

Global Training beka lortzeko izena emateko epea ostiralean amaituko da. (Global Training)

Galería Noticia

Global Training beka lortzeko izena emateko epea ostiralean amaituko da.

Eusko Jaurlaritzak Edizio honetarako hautatutako erakunde laguntzaileen bidez banatuko dituen 410 Global Training bekak eskuratzeko izena emateko epea ostiralean bukatuko da, uztailaren 14an, eguerdiko 12:00etan.

BILBO. Gutxienez sei hilabeteko eta gehienez urtebeteko bekak izan daitezke, eta, entitate laguntzaileek eginiko eskaintzari erreparatuz, batez beste zortzi hilabetekoak izango dira, entitateok eskaintzen dituzten luzapenei esker.

Bekak goi mailako ikasketak dituzten 30 urtetik beherako gazteei bideratuta daude (lizentziatuak edo Lanbide Heziketako ikasketak). Enpresa edo entitateetan praktikak egingo dituzte hilero 1.358 euro inguruko poltsa ekonomikoarekin.

Aurten zazpi dira entitate laguntzaileak: Novia Salcedo fundazioa (60 beka), AFM elkartea eta Ikaslan (60 beka), HETEL elkartea, Confebask eta Adegi (60 beka), Garapen elkartea eta Donostiako Sustapena (60 beka), Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) (60 beka), Deustu eta Mondragon unibertsitateen elkartea (55 beka) eta Euskal Ganberak (55 beka).

Mugikortasun profesionaleko praktikak nazioarteko enpresetan egingo dira, horietako asko lehen mailakoak eta sektore ezberdinetakoak. "Honek diziplina profesional anitzetan hezkuntza aukera oso ezberdinak eskaintzen dizkie gazteei", adierazi dute Jaurlaritzatik.

Aurreko edizioetan Brasil, Mexiko, Amerikako Estatu Batuak (AEB), Txina, Japon eta beste hainbat herrialdeetan egin dira praktika hauek. Izena emateko epea amaituta, aukeraketa prozesua entitate laguntzaileen esku geratuko da.

Interesa duten gazteek entitate kolaboratzaile bakar baten bidez egin beharko dute izen ematea, eta informazio gehiago entitate laguntzaileen bidez edo Eusko Jaurlaritzaren webgunearen bidez jaso ahal izango dute: https://www.euskadi.eus/nazioartekotzeko-laguntzak-dirulaguntzak/web01-a2lehiar/eu/


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902