Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Aurkeztu daitezke lanak Julene Azpeitia lehiaketan

XXX. edizioa izango da aurtengoa eta idazlanak irailaren 30 arte bidali daitezke

A.R. - 2017(e)ko uztailaren 12a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

Zumaia- Aurten ere Zumaiako Udalak martxan jarri du dagoeneko Julene Azpeitia 30. ipuin lehiaketa, parte-hartzaileen artean literatur sorkuntza bultzatu eta indartzeko asmoz, eta lanak datorren irailaren 30 arte aurkeztu ahal izango dira.

Lehiaketen oinarriek zehazten dutenez, idatziaren gaia librea izango da eta parte hartu ahal izateko baldintzen artean, azpimarragarrienak honakoak dira: idatzia euskara hutsean izatea, aurretik argitaratu gabe egotea eta 6-15 orri bitarteko luzera izatea. Idazlanak, onartua izateko, izenburua bakarrik eramango du agerian eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, gutunazal itxi bat bidali beharko da, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita eta barrualdean zehaztuko dira egilearen datuak.

Hiru sariZumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak eba-tziko du lehiaketa, eta honen baitan, hiru sari banatuko dira. Lehen saria 3.000 eurokoa izango da, bigarrena 1.500 eurokoa, eta Zumaiako onenak, berriz, 1.000 euroko saria eskuratuko du.

Lanak udaletxean edo posta elektronikoz aurkeztu ahal izango dira euskara@zumaia.eus helbide elektronikoan. Edozein kasutan, esan bezala, idatziak aurkezteko azken eguna irailaren 30a izango da. Lehiaketan parte hartzeko oinarri eta baldintzen informazio gehiago nahi dituenak www.zumaia.eus udal webgunean izango ditu eskuragarri.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902