Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Astigar elkarteko urtekariaren 36. alea kalean da

Aurten emakumeen presentzia handitu da, bai pertsonaia baita idazle bezala, eta baserriaren garrantzia goraipatzen da

A.M. - 2017(e)ko uztailaren 12a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

Astigarraga- Astigar Kultur Elkarteak urtero argitaratzen duen dokumentu historiko, sozial eta kulturala kalean da. Astigarraga 2017 aldizkariak baserriaren garrantzia aitortu eta sustatu nahi izan du. Nabarmena da, gainera, 36. zenbaki honetan, emakumeen inguruan eta emakumeek idatzitako lanen presentzia areagotu dela.

Aldizkaria ondorengo saltokietan izango da: Valella eta Rosa okindegiak, Mamen janari denda eta Kaizoku taberna (Urumea Berri). “Aldizkaria jasotzerakoan borondatezko ekarpena eskatu ohi diegu herritarrei. Hala ere gogorarazi nahi genizueke hiru euro ingurukoa dela aldizkariaren ale bakoitza inprima-tzeko kostua”, adierazi dute Astigar elkartetik.

Lantaldeak gogorazi duenez, baserritarrek egiten duten lana ezagutaraztea eta aitortzea izan da aldizkariaren ahalegin nagusietako bat. Elena Etxeberriak Taula baserrian egiten duen lan nekaezina da horren adibide, izan ere, bertatik bertara saiatzen dira ingurunea babesten eta gure identitatea zabaltzen, familiak aurrera ateratzearekin batera.

Herriko historiak tarte nabarmena du aldizkarian eta Ergobiako ontziolari eta Ubegiko tolareari buruzko artikuluak daude

Astigarragaren historiak ere leku nabarmena izaten du aldizkarian, eta oraingo ale honetan Ergobiako ontziolari, herrian izan diren dan-tza taldeei eta Ubegi baserriaren tolare ardatzari egin zaie tartea, herriko historiarekin zerikusia duten bitxikeri eta pertsonei ere erreparatzea ahaztu gabe.

“Herritarrok dugun bizitza sozialak ere berebiziko garrantzia du bertakoen nortasuna eta balioak eraikitzeko garaian. Horretarako ahaleginaren eta herriarekiko dituzten sentimenduen adierazgarri dira Arantxa Tapia eta Nekane Arzallusi egindako elkarrizketetan, Juleneri buruzko lanean, adineko lau herritarrekin izandako solasaldian eta beste hainbat ekimen herritarrengan jaso ditugunak”, esan dute.

Astigarragako elkarteen lekuko-tzak bildu dira, Gure Esku Dago taldeak sustatutako galdeketaren, indarkeria sexistaren aurkako matazen, pilotariek Herriarteko Txapelketan egindako lanaren, txirrindulari gazte hasi berrien edo Korrikaren inguruko artikuluetan. Horiez gain, artikulu literario interesgarriak eta kulturari eta horri lotutako ekipamenduei (kultur etxea, liburutegia, jaiak eta jaialdiak, besteak beste) buruzko hausnarketak eskaini dituzte herriko taldeek, nahiz herritarrek aurtengo alean.

Amaitzeko, lantaldeak eskerrak eman dizkie aldizkarian parte hartu duten herritarrei.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902