Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Etzi hasiko dira udako zesta punta jaialdiak Hondarribian

Ikuskizuna eta gastronomia uztartuko dira abuztu amaierara arte, 12 euroren truke, Jostaldin

Xabier Sagarzazu - 2017(e)ko uztailaren 12a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

Antolakuntzako arduradunak, Kiroletako zinegotzia eta harrobiko puntistak, atzo udaletxean.

Antolakuntzako arduradunak, Kiroletako zinegotzia eta harrobiko puntistak, atzo udaletxean. (n.g)

Galería Noticia

Antolakuntzako arduradunak, Kiroletako zinegotzia eta harrobiko puntistak, atzo udaletxean.

Hondarribia- Ostiraletik aurrera eta hamaikagarren urtez jarraian, zesta punta jaialdiak egingo dira Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, Jai-Alive enpresa profesionalak eta Hondarribiko Pilota Eskolak antolatuta eta Udalaren laguntzarekin.

Jaialdi hauetan, hamabi euroko sarreraren truke, “lehen mailako profesionalen leihaz gozatu eta Hondarribiko jatetxe hoberenen gastronomia ere dastatu” ahal izango dela gogoratu du Juan Luis Silanesek, Hondarribiko Kiroletako zinegotziak. Aurten ere, zortzi establezimenduk, beste horrenbeste ostiraletan, Mitarte ardo beltzarekin eta Hiruzta txakolinarekin uztartuko den marmitakoa prestatuko dute jaialdietako atsedenaldietan.lehen mailako ikuskizunaKirolaren aldetik, ostiralero Jostaldin 20.00etatik aurrera egingo diren zesta punta jaialdi hauetan “lehen mailako ikuskizuna bermatuta” egongo dela esan zuen atzo Jai-Alive enpresako Iñaki Egigurenek.

Etzi bertan, “bere Ameriketako ibilbidearen bueltan, Euskal Herrian jokatzen estreinatuko da Imanol López, Zulaikarekin batera, Mikel Egiguren-Gotzon Enbil bikotearen aurka”, eta uda osoan zehar, “Hondarribian Ibai Erkiagak, Nicolas Etchetok, Txabi Inzak, Jean Do Olharanek eta Christophe Olhak ere” jokatuko dutela nabarmendu zuen zesta punta enpresako arduradunak.

Ekimenak zesta puntaren harrobia bultzatu du Hondarribian eta gaur egun, 35 neska-mutil gazte ari dira modalitate honetan

Gainera, aurten, “Udalaren lagun-tzarekin, kontrakantxako sarea aurreratu egin da eta honek, bi paretetako joko gehiago izatea ahalbidetuko du, kirol ikuskizunaren mesedetan”, azaldu zuen Egigurenek.

Hondarribiko Pilota Eskolaren aldetik, bere presidenteorde den Yoni Amboagek “urte hauetan egin diren jaialdiek Hondarribian zesta punta harrobia sustatu” dutela nabarmendu zuen. “Duela sei edo zazpi urte, ez genuen Hondarribian zesta puntalaririk. Gaur egun, 35 neska-mutil ari dira modalitate honetan. Hauen gurasoek ere, lan itzela egiten dute udako zesta jaialdi hauetan, bolondres gisa”, gogoratu zuen Amboagek.

Amboagek eskerrak eman zizkien “Udalari eta Jai-Aliveri, Hondarribiko Pilota Eskolan zesta punta finantzatzeko diru-iturria ere badiren jaialdi hauek bultzatzeagatik”, eta baita “Done Pedro Kofradiari, hegaluzea emango baitu aurten ere, Abarka, Enbata, Txantxangorri, Alameda, Laia, Batzoki, Atalaia eta Arroka Berri jatetxeek marmitakoa prestatu ahal izateko”.

Sarrerak salgai daude Hondarribiko eta Hendaiako turismo bulegoetan eta www.sansebastianreservas.com eta www.jai-alive.com webguneen bitartez.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902