Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

CAFek BWB Consulting ingeniaritza enpresa britainiarra erosi du

Gainera, trenbide sistema integralen hornitzaile gisa duen kokapena indartu du

EP - 2017(e)ko uztailaren 12a, asteazkena - 10:48etan eguneratua

Imagen de la planta de CAF en Beasain.

Imagen de la planta de CAF en Beasain.

Galería Noticia

Imagen de la planta de CAF en Beasain.

CAF konpainiak Erresuma Batuan duen presentzia sendotu du BWB Consulting entzute handiko ingeniaritza enpresa britainiarra erosita. Gainera, trenbide sistema integralen hornitzaile gisa duen kokapena indartu du.

BILBO. Azken urteotan izan duen estrategiari esker, CAFen jarduera nagusia material mugigarria hornitzea izatetik garraio irtenbide integralak eskaintzera pasatu da, trenbide sektorearen behar guztiak estaliz eremu guztietan (giltza eskuan proiektuak, lineako eragiketak, finantzak eta abar). Hala, CAF gaur egun gai da eragiketa handiak eta gero eta proiektu konplexuagoak hartzeko.

CAF Taldeak gogoratu du nazioarteko bokazioa duela eta horrek garrantzi berezia eskuratu duela Erresuma Batuan. Horrela, gaur egun, 1.200 milioi euro baino gehiagoko eskari zorroa du bertan.

2015ean, CAFek 200 milioi euro inguruko balioa zuen kontratua sinatu zuen Londres eta Glasgow-Edinburgo arteko zerbitzuak egingo dituzten Caledonian Sleeper autoak hornitzeko. Era berean, 2016ko ekitaldian, esleipen garrantzitsuak lortu zituen;horien artean zeuden Arriva Rail North Limited operadorearekin sinatutako kontratua 43 tren elektriko eta 55 diesel treneko bi flota egiteko, eta First Group operadorearentzako proiektua, bidaiarien 66 kotxe eta 5 kotxeko 12 unitate elektriko hornitzeko eta mantentzeko. Bi proiektuek, guztira, 1.000 milioi euro inguruko bolumena zuten.

Horrek guztiak CAFentzat Erresuma Batuak duen garrantzi estrategikoa indartzen du. Josu Imaz CAF Taldeko Garapen Korporatibo eta Filialen zuzendariaren hitzetan, "BWB Consulting ingeniaritza britainiarraren adierazle nagusi gisa ikusten dugu. Gure negozioa dibertsifikatzeko plan handinahiak ditugu, giltza eskuan ingeniaritzako gure jarduerak zabaltzeko, eta BWBk estrategi horretan rol garrantzitsua izango duela uste dugu".

"CAF Rail UKren bidez Erresuma Batuan inbertsio handia egiteko konpromisoa hartu dugu dagoeneko. BWBrekin baliabideak egokituko ditugu, bere estrategia behar bezala garatu ahal izateko eta CAFekin batera lan egiteko, merkatu berriak arakatu eta aukera berriak bilatu ahal izateko", adierazi du.

BWB CONSULTING

BWB Consulting Britainia Handiko ingeniaritza arloko 30 aholkularitza enpresa handienetako bat da, eta akordio honekin, Erresuma Batuan nahiz atzerrian hedapen garrantzitsua izango du, CAFeko kide izatera pasatuta, garraio sistema orokorrak eskaintzen dituen talde handia baita.

BWBren egoitza administratiboa eta bulego nagusiak Nottinghamen daude, eta Ingalaterra osoan estrategikoki kokatutako egoitzak ditu, hala nola Londres, Birmingham, Manchester, Leeds, Cambridge eta Northamptonen.

Urtean 22 milioi libra baino gehiagoko fakturazioarekin, BWBk 300 langile baino gehiago ditu, eta hazkunde garrantzitsua izan du azken urteetan negozio ereduak izan duen arrakastari esker. Ingeniaritzako zerbitzuen horniduran eta lanen garapenean bikaintasunagatik sari ugari jaso izan ditu, eta bigarren urtez jarraian sartu dute Britainia Handiko ingeniaritza enpresa onenen zerrendan, joan den ekainean Britainia Handiko Aholkularitza eta Ingeniaritza arloko Enpresen Elkarteak emandako sarietan.

"GILTZA ESKUAN"

BWBk CAF Turnkey &Engineeringekin batera garatuko du jarduera. Hain zuzen ere, CAF Taldearen filiala da eta "Giltza eskuan" proiektuen arduraduna eta trenbide ingeniaritzaren sektorean erreferentea.

Eragiketa horri esker, CAFek zerbitzuen portfolioa zabaldu ahal izango du, azpiegituretako ingeniaritzako, ingurumeneko, eraikinetako eta Project Management eremuak indartuta. Britainia Handiko merkatuan zuzeneko kokapena eskuratu da eta izaera orokorrarekin eta nazioartean ingeniaritza-zerbitzuak emateko oinarriak ezarri dira.

Bestalde, BWBk hazkunde planak garatu ahal izango ditu plan estrategikoan jasotako negozio aukeren bidez, CAF Taldearekin sortutako sinergiez gain, eta horien artean daude merkatu berriak, aurrerapen teknologikoak eta etorkizuneko joerak, hala nola Smart Cities.

Hori guztia kontuan hartuta, BWBk rol garrantzitsua izango du CAFen planetan ingelesez hitz egiten den merkatuetan taldearen presentzia dibertsifikatzeko eta zabaltzeko, baita nazioartean garraio ingeniaritzako zerbitzuak zabaltzeko ere.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902