Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Anaitz Goia erasight enpresaren fundatzailea

“Erabaki hobeak hartzeko enpresen datu baseak eta negozioan dauden datuak aztertu eta ulertzen ditugu”

Erasight enpresaren fundatzailea da Anaitz Goia segurarra. Goiekik urtero ematen dituen enpresa ekimen berriko proiektu onena izendatu dute berea

M. Aranburu - 2017(e)ko uztailaren 11a, asteartea - 06:12etan eguneratua

Anaitz Goia.

Anaitz Goia.

Galería Noticia

Anaitz Goia.

Segura- Goiekik, Goierriko Garapen Agentziak, urtero antolatu ohi du eskualdeko enpresa berrien eraketaren inguruko lehiaketa. Hogei urte daramatzate dagoeneko sariketaren antolakuntzan eta urtero lan ugari aurkezten dira bertara. Aurtengoan, Anaitz Goia segurarrak fundatu berri duen Erasight enpresak eskuratu du sari nagusia.

Goiekik ematen duen enpresa ekimen berriko proiektu onenaren saria jaso duzu. Hala, 6.000 euroko laguntza eta Goiekiko enpresa gunean sei urtez kokatzeko aukera eskaintzen dizue. Nola hartu duzu albistea?

-Pozik, oso pozik. Finean, sortzen ari den enpresa batentzat beti da pozgarria horrelako laguntza ekonomiko bat jasotzea, baina hala ere, niretzat garrantzitsuena Goiekik ematen digun aukera da. Modu horretan inguruko enpresek gure berri izateko aukera dute eta zertan gabiltzan jakiteko ere bai. Erakuslehio interesgarria da dudarik gabe.

Erasight enpresaren fundatzailea zara. Zein da egiten duzuen lana?

-Gaur egun oso ezaguna den terminoa da Big data, azken aldian modan jartzen ari dela esango nuke, ekonomiako aldizkarietan egunero dago horren inguruko zerbait, prentsan orokorrean ere bai. Big data horren barruan daude analitika aurreratua, analitika prediktiboak, inteligentzia artifiziala... Gu eremu horretan kokatzen gara, hau da, enpresek dituzten datu baseen eta negozioan dauden datuen artean. Horien bien artean dauden datuak ulertzeko gai gara eta irtenbideak emateko ere bai. Negozioko galderei erantzuna bila-tzen diegu, eta erabakiak hartzerako orduan datuak aurrean izanda, pertsonen intuizioa albo batera geldituko litzateke.

Orain hasi berriak zarete enpresa honekin. Hurrengo pausoak zein-tzuk izango dira?

-Orain hasierako fasean gaude, bai. Hurrengo helburua geroz eta jende gehiagorengana iristea da, enpresek gu ezagutzea. Geroz eta kliente gehiago izan, handitzea eta gure merkatuetan presentzia gehiago izatea bilatzen dugu.

Zuen merkatua aipatu duzu. Edozein enpresarentzat izango litzateke baliagarria?

-Teorian, gure teknikak enpresa guztietan aplikatu daitezke. Hala ere, egia da dagoeneko datu baseak eginda dituzten enpresa horietan enfoke handiagoa egingo genukeela. Horiek, adibidez, bankuak, telekomunikazio eta energia enpresak izan daitezke. Baina ikuspegia zabala da eta guztientzat izan daitezke baliagarriak gure zerbitzuak.

Erabakiak hartzerako orduan norbanakoen intuizioa alde batera uzten dela nabarmendu duzu.

-Bai, erabakiak datuetan oinarrituta hartzen dira. Inteligentzia artifiziala ere erabiltzen dugu, tartean, sare neuronalak. Hori guztia aplikatuta negozioko erabaki potentegoak hartzeko gai gara.

Proiektuaren ideia nondik datorkizu?

-Nire background-a nahiko teknikoa da, batez ere, negozio ikuspuntutik helduta. Ikasketez gain, ondoren Bartzelonan master bat egin nuen honen inguruan, asko gusta-tzen zitzaidalako gaia. Horrekin batera beti aukerak sortzen joaten dira eta halaxe sortu nuen Erasight. Hala ere, egia da beti izan naizela ekintzailetza gustatu izan zaion pertsona eta azkenean horrela bihurtu dut ideia proiektu.

Mendi bat. Aizkorri.

Hondartza bat. Zurriola. Ba-tzuetan joaten naiz eta asko gustatzen zait.

Paisaia bat. Txindokiko mendi puntatik Gipuzkoa osoa ikusten da. Bat baino gehiago ditut gustuko paisaiak baino horrekin geldituko nintzateke.

Festa edo ekitaldi bat. Beno, bakarra aukeratzekotan, herriko festak, San Joanak. Orain gutxi izan dira eta oso kuttunak ditut.

Gipuzkoako txoko gustuko-ena. Donostia ingurua aukeratuko nuke.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902