Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Paul Austerrek bere azken lana aurkeztuko du Bilbon

‘4 3 2 1’ ELEBERRIA EZAGUTZERA EMANGO DU IDAZLE ESTATUBATUARRAK IRAILAREN 6AN, | Azkuna Zentroan

2017(e)ko uztailaren 11a, asteartea - 06:12etan eguneratua

Paul Auster.

Paul Auster. (Argazkia: R. Plaza)

Galería Noticia

Paul Auster.

Bilbo- Paul Auster idazle estatubatuarrak 4 3 2 1 eleberria aurkeztuko du Bilboko Azkuna Zentroan, irailaren 6an, Europan zehar egingo duen biraren barruan. Ekitaldia auditoriumean izango da, 19.30etik aurrera. Sarrerak jada eskuragarri daude Infopuntuan eta www.azkunazentroa.eus webgunean.

AEBetako gaur egungo idazlerik handienetakoa da Paul Auster (New Jersey, 1947). Bere lanak oso ezagunak bihurtu dira, tartean New Yorkeko trilogia. Bere obretan, Austerrek filosofiatik eta existentzialismotik hurbil dauden gaiak jorratzen ditu, maiz errealismo magikora hurbilduz. Literatur ibilbidean sari ugari lortu ditu idazleak, besteak beste, Medicis, Frantziako Arteen eta Letren Ordena eta Letretako Asturiasko Printzea Saria. 30 hizkuntza baino gehiagotara itzuli dituzte bere lanak.

4 3 2 1eleberrian, maitasuna, laguntasuna, familia, artea, politika eta heriotza uztartzen ditu, protagonistak bizi izandako ibilbide desberdinak tartekatuz, baita XX. mendeko erdialdean AEBtan jazotako zenbait ekimen garrantzitsu ere. Austerrek zazpi urtetan idatzi duen lehen eleberria da 4 3 2 1. Bertan, erabakiek eta zoriak egunerokotasunean duten eragina agertzen du, “gertatutako guztiak ate batzuk zabaldu eta beste batzuk, berriz, itxi egiten baititu”.

“Nire bizitza eta ibilbide osoaren ondorio da liburua”, adierazi zuen idazleak Wim Wenders zinemagilearekin izandako elkarrizketa batean. - E. P.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902