Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
10:30etatik aurrera

Euskal Herriko Gazte Orkestrak ate irekien jardunaldia egingo du asteazkenean, Eibarren

Orkestra duela 20 urte sortu zen, eta 20 urteotan ganbera musikako eta musika sinfonikoko 150 kontzertu baino gehiago eman ditu

EP - 2017(e)ko uztailaren 11a, asteartea - 11:16etan eguneratua

Galería Noticia

Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) Eibarren bilduta dago astelehenetik, udako denboraldiko bira prestatzen, eta asteazkenean, uztailaren 12an, ate irekien jardunaldia egingo du, 10:30ean hasita, musika ikasleek egiten duten lana bertatik bertara ikusteko, Juan Jose Ocon zuzendari artistikoaren eta irakasleen aginduetara.

DONOSTIA. EGO uztailaren 21era arte egongo da Eibarko hezkuntza gunean, udako denboraldia prestatzen, Catalin Bucataru (biolina), Irene Etxebeste (biolina), Paul Cortese (biola), Misael Lacasta (biolontxeloa), Gabriel Leon (kontrabaxua), Herve Michaud (haizea, zura), Alberto Urretxo (haizea, metala) eta Jorge Pacheco (perkusioa) irakasleekin.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoko, Bilboko Orkestra Sinfonikoko eta Musikeneko irakasleek errepertorio sinfonikoa prestatuko dute 86 musikarirekin, Juan Jose Ocon EGOren zuzendari artistikoaren aginduetara.

Lau kontzertuko biran, N. R. Korsakoven "Scheherezade" eta Leonard Bernsteinen "West Side Storyren dantza sinfonikoak" interpretatuko ditu EGOk. Lehen emenaldia uztailaren 18an izango da, Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean;biharamunean, hilaren 19an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango da hitzordua, 20an Bilboko Euskalduna jauregian eta 21ean Gasteizko Principal antzokian. Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira.

EGO duela 20 urte sortu zen, eta 20 urteotan ganbera musikako eta musika sinfonikoko 150 kontzertu baino gehiago eman ditu. Atzerriko sei herrialdetan ere aritu da, nazioarteko birak egitean, eta 120.000 entzule baino gehiago izan ditu. Guztira, 1.000 musikari gazteren parte hartzea izan du 20 urteotan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902